Langileen ordezkaria baliogabetu dute Bergarako Errasmodel enpresan

Enpresako giroa nahastu zen orduan eta gaur egun horrela jarraitzen du. Zuzendaritzaren obsesio bihurtu da delegatu sindikala kentzea eta joan den astean horretarako prozedura jarri zuen martxan.
ELAk gogor salatu du Errasmodeleko enpresaburuen praktika. Arrazoi bakar bat ere eman gabe kendu nahi dute ordezkaria kargutik. Langileen lan baldintzak hobetzeko ez omen dago dirurik, baina prozedura martxan jartzeko abokatua kontratatzeko bai.
Kargugabetzea langileen erabaki moduan mozorrotu nahi dute, baina errealitatea, aipatu moduan, bestelakoa da.
Gezurra badirudi ere, oraindik ere, XXI mendean, langileen eskubide oinarrizkoenak errespetatzen ez dituzten enpresariak daude. ELAk horrelako ekintzen aurrean legez ditun bide guztiak, sindikalak eta judiziala, erabiliko ditu eta egoeraren larritasuna salatzeko elkarteratzea egingo dugu Errasmodel aurrean urriaren 31an eguerdiko 12etan.