NATRA OÑATI
Lankide baten kaleratzea salatzeko egindako lanuzteak ekoizpena geldiarazi du

Enpresa batzordeak lanuzteak deitu zituen lan txanda bakoitzean, enpresak 24 urte lanean zeramatzan langile bat kaleratu dutela salatzeko.
Natra Oñatik (Gipuzkoa) bere produkzioa geldiarazi behar izan du, langile guztiek bat egin dutelako enpresa batzordeak (8 ELA, 5 LAB) deitutako lanuztearekin. Lankide baten kaleratzea salatzea zen helburua. Natraren jarduera nagusia txokolatea eta galletak ekoiztea da, eta 352 langile ditu. Orain, langile bat kaleratu du, justifikaziorik gabe. Lehen geldialdia, ordubetekoa, 10:00etan hasi da.
Arratsaldean eguneko bigarren geldialdia egingo da, 16:00etatik 17:00etara. Bihar, martxoak 28, beste lanuzte bat izango da, 05:00etatik 06:00etara.