MEK LEMA (ELGETA)

Lanuztea langileen eskubideak errespetatzea exijitzeko

Lanuztea langileen eskubideak errespetatzea exijitzeko
Elgetako MEK LEMA enpresako langile batzordeak deituta langileek lau orduko lanuztea egin dute. Lanuzteak jarraipen zabala izan du. MEK LEMA Elgetan dagoen enpresa bat da; 94 langile ditu eta automobilgintza industriara dedikatzen da. Zehaztasun handiko metalezko piezen fabrikazioan eta mekanizazioan espezializatuta dago.

Enpresaren erruz hiru alditan produkzioa gelditu da Elgetako lan zentroan. Langileak ez dira horren arduradun izan, hau da, ez da langileen borondatea izan produkzioa gelditzea. Enpresaren mantenu ezak eta instalazioen egoera txarrak eraman ditu egoera horretara. Enpresak, aldiz, bolsina aplikatu nahi du langileek ordu horiek errekuperatu ditzaten. Langile Batzordeak ordu horiek lan ordu kontsideratzeko eskaria egin du, errekuperatzeko beharrik izan gabe, eta soldatetan eraginik izan gabe.