CNA-Fagor enpresaren zuzendaritzak 167 langileren kaleratzea barne hartzen duen plan bera aurkeztu du berriz ere

2017/09/05
CNA-Fagor enpresaren zuzendaritzak plan berdina aurkeztu duela salatu du Langileen Batzordeak. Izan ere, adierazi dutenez, benetan aurkeztu dutena, lehenengo planaren bigarren bertsioa da, eta aurkeztu duten aldaketa bakarra, labeak montatzeko proposamena da. Honek 160 langilerentzako enplegua sortuko luke gehienez, hau da, gehienez, hasierako planeko gehienezko zifrara helduko litzateke. Gainera, %10ko soldata jaitsiera proposatzen dute.

Langileen Batzordearen Agiria:

Gaur, hilak 5, CNA Fagor enpresako zuzendaritzarekin bilera izan dugu. CATAko zuzendaritzakoek “bideragarritasun planaren bigarren bertsioa” aurkeztu digute. Benetan aurkeztu digutena, lehenengo planaren bigarren bertsioa da, eta aurkeztu duten aldaketa bakarra, labeak montatzeko proposamena da. Honek 160 langilerentzako enpleguasortuko luke gehienez, hau da, gehienez, hasierako planeko gehienezko zifrara helduko litzateke.

Gainera, %10ko soldata jaitsiera proposatzen dute. Zuzendaritzak enpresako buruek Garagartzan ez ekoizteko “erabaki politikoa” jakinarazi digu, guretzat proiektu industrialari uko egitea suposatzen du honek. Azken finean, Enpresa Batzordeak ez dio alternatibarik eman hasierako planari eta CNA FAGOReko zuzendaritzak, merkatal jarduera ekoizpenaren osagarri moduan ulertu beharrean, merkaturatzean planteatzen dute proiektuaren oinarria.

Irailaren 6an batzarra egingo dugu Garagartzan 11:00tan, eman beharreko urratsak erabakitzeko asmoz.