Stadlerreko enpresa batzordeak greba mugagabea deitu du zuzendaritzak aurkeztutako EREari aurre egiteko

2021/07/01
Oñatiko Stadler S.A. enpresako langileek greba mugagabera joko dute uztailaren 16tik aurrera, enpresak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko Espedientea (EEE) iraultzeko. Zuzendaritzak 65 lagunetik 12 langile kaleratu nahi ditu eta soldatak % 30 murriztu. Mobilizazioak uztailaren 8an hasiko dira, lan-txanda bakoitzeko 2 orduko lanuztearekin, eta uztailaren 13an 24 orduko lanuztearekin jarraituko dute. Uztailaren 16tik aurrera, greba mugagabea izango da.

Stadler enpresak pieza objektibo sinterizatuak fabrikatzen eta merkaturatzen ditu eta automobilgintzaren sektoreko bezeroak ditu. Langileek adierazi dutenez, mobilizazioen bitartez enpresaren egungo kudeaketa txarraren ondorioak salatu eta ikusarazi nahi dituzte.

"Onartezina da zuzendaritza-taldeak enpresako langile guztiei ordainaraztea euren kudeaketa txarra ", salatu dute.