Garbikuntzako langileak, ere, geldiezinak gara

2017/10/27
Urteetan zehar, garbiketako langileak behargin ikusezin horiek izan gara, gure uniformeaz horniturik, gela, jolastoki, komun eta jangelak garbitu ditugunak, betiere ahalik eta zarata gutxien egiten. Langile nekaezinak, urtez urte gure lan-eskubideen narriadura jasan behar izan dugunak, Hezkuntzako saila eta kontraten onespenaz. Gure duintasuna jokoan dago: zutitzeko garaia iritsi zaigu!

Ikastetxe eta unibertsitateko garbikuntza kontraten hitzarmena negoziatzen hasi ginenetik bi urte eta erdi igaro dira jada, eta egoerak hasieran bezain blokeatuta jarraitzen du. Ez dago hitzarmenik eta ez dirudi hurrengo hilabetetan akordiorik lortuko denik. Patronalak egoera erabat blokeatuta dauka eta gainera, jarrera probokatzaile bat mantentzen du, bere langileenganako erabateko errespetu falta erakutsiz.

Urteetan zehar, garbiketako langileak behargin ikusezin horiek izan gara, gure uniformeaz horniturik, gela, jolastoki, komun eta jangelak garbitu ditugunak, betiere ahalik eta zarata gutxien egiten. Langile nekaezinak, urtez urte gure lan-eskubideen narriadura jasan behar izan dugunak, Hezkuntzako saila eta kontraten onespenaz. Azkenengo bi urte eta erdian, garbiketako zerbitzuen enpresa esleipendunek pliegoak %20ra arte beheratu dituzte, eta beherakada hori langileen eskubideak murriztearen kontu baino ez dute gauzatu: soldatak izoztuak ditugu, ez dituzte bajan dauden langileak ordezkatzen, gutariko bakoitzak jasaten dugun lan karga handitu dituzte, gero eta gehiago lan egin behar dugu, kaleratzeen ondorioz gutxiago geratzen garelako, behin behineko kontratuak kateatzen ditugu, gutako %40ak lanaldi partzialak ditu eta ozta-ozta 600 eurotara heltzen diren soldatak ditugu. Gutariko askok, gainera, egunerokotasun honi ondoezak jota aurre egin behar diogu: bizkarreko mina, artritisa, herniak eta lunbalgiak. Gurea bezalako lan fisikoetan gaitz komunak, baina, oraindik ere gaixotasun profesional gisa errekonozitu nahi ez dituztenak.

Hitzarmena izoztuta dago, KPIak gora egiten darrai, 2010etik %10, eta dagoeneko zazpi urte igaro dira gure soldatak eguneratu behar izan zituztenetik, baina enpresek, egia esanda, ez daude horretarako prest. Eta hau guztia gutxi balitz, soldataren edozein igoera, absentismo-indizearekin lotetsi nahi dute. Soldaten eguneratzea absentzia indizeari lotzea onartzen baldin badugu, gure osasuna zaintzeko eskubidearen aurkako eraso gordina baimentzen egongo ginateke. Gure gorputza zaintzeko eskubidea dugu, are gehiago mediku batek hala agintzen duenean. Osasunaren eta soldata dexente baten arteko hautua egitera behartuko gintuzkete.

Ez dugu astakeria honen aurrean amore emango eta horregatik zutunik jarraitzen dugu eta, oraindik ere, ez diogu guretzat eta gure familientzat duina izango den bizitza bati uko egiten.

Taula-joko honen fitxarik ahulena baikina hartzen gaituzte, lan erreformak botere gehiago eman die, baina erakutsiko diegu zeinen okertuak dauden. Nekatuta gaude eta ez dugu onartuko, inondik inora, gure eskubideak murrizten jarraitzea. Ikastetxeetako garbiketa burutzen dugu, hauen garapen egokirako ezinbestekoa den funtzioa, eta ez gara etengabeko prekarizazio prozesu honen aurrean makurtutan geldituko. Horregatik, urrian, zenbait mobilizazioie hasiera emango diegu, greban buru emango luketenak, patronalak bere asmo makabroal alboratzen ez baditu.

Hitzarmen duin baten alde, elkarrekin geldiezinak gara.