EUSKALTEL
MasOrangek iragarritako kaleratzeek kolokan jarri ditu Euskaltel-eko langileak eta proiektua bera
ELAk salatzen du EEE hau Euskaltel proiektuaren aurkako eraso berri bat dela eta arriskuan jar dezakeela haren jarraipena. Gogoan izan behar da Euskaltel Eusko Jaurlaritzak kapital publikoarekin sortu zuela duela hiru hamarkada, herrialdearentzat estrategikotzat jotzen zelako. Pribatizatu ondoren, euskal telekomunikazioetako enpresa erreferenteak etengabeko argaltze-prozesua jasa du, lanpostuak suntsitu dira eta baita lan-baldintzak prekarizatu ere. Horren erakusgarri da 2009an Euskaltelek 600 langile inguru zituela gaur egun 280 baino ez.
EEE honek gainera eragina izan dezake gaur egun Euskalteli zerbitzu osagarriak ematen dizkioten enpresetan (call center, sareen mantenu enpresa, merkaturatzaile denda...), azken urteotan jasan duten murrizketei segida emanez.
ELAk telekomunikazio-sistema publikoa eta kalitatezkoa defendatzearen alde lan egiten jarraituko du, gure herriarekin konprometitua dagoen zerbitzua eskaintzeko, enplegua eta lan-baldintzak bermatuz.