EUSKARA
Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea defendatu du ELAk

Bertan izan da, besteak beste, Mitxel Lakuntza (idazkari nagusia) eta Pello Igeregi (euskara arduraduna). ELAk azpimarratu nahi du hizkuntza eskubideak ere lan eskubideak direla. Testuinguru horretan, sindikatua oso kezkatuta dago azkenaldiko euskararen kontrako oldarraldi judizialarekin. Epai guztien oinarrian gaztelaniaren aldeko supremazismoa dago. Epaileek egiten duten espainiar Konstituzioaren irakurketa horrekin euskaldunon hizkuntza eskubideak beti izango dira bigarren mailako eskubideak, eta Hego Euskal Herrian elebitasuna ez da posible izango. Hizkuntza eskubide formalak onartzen zaizkigu euskaldunoi, baina eskubide horiek gauzatzerakoan ondorioa ezin da administrazioentzako betebehar bilakatu. Bestelako eskubide zibilekin ez litzateke horrelako diskriminaziorik onartuko, euskararekin aldiz erabat normalizatuta dago zapalkuntza.