EUSKARA
ELAk bat egin du EHErekin euskararentzat justizia eskatzeko

Iazko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskal Herrian Euskaraz eragileko bi kide Baionako Justizia Jauregiko teilatura igo eta sarreraN, tinduz, “Justizia Euskararentzat” idatzi zuten.
Salatu zutenez, frantziar eta espainiar konstituzioen baitan, euskaldunontzat ez dagoela justiziarik; hain justu, euskaldunon eskubideak behin eta berriz zapalduz, euskaraz bizitzea ukatzen dutela. Era berean, Euskal Herrian Euskarazetik argi zuten baieztapena jarri zuten mahai gainean: egoera iraultzeko ezinbesteko dela independentzia, Euskararen Errepublika alegia.
Desobedientzia ekintza gauzatu zuten bi kideak apirilaren 11n, ostiralean, epaituko dituzte. Hala, apirilaren 6an, Baionako kaleak hartzeko deia egin dute; bi auziperatuekiko elkartasuna adieraztetik haratago, euskararentzat eta euskaldunontzat benetako justizia aldarrikatzeko. Alegia, Euskal Herri osoan euskara ofizial izan dadila aldarrikatzeko; hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko; euskaraz epaituak izateko, eskubidea aldarrikatzeko; euskalgintzara dirulaguntza publiko gehiago bideratzea aldarrikatzeko... Finean, euskaraz eroso eta aske bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute.
Orain hilabete gutxi, Euskalgintzaren Kontseiluak ohartarazi modura, larrialdi egoeran eta indar ugari daude kontrara. Hori guztia, oldarraldi orokorrago baten baitan ari da gertatzen; hain justu, jarrera faxisten eta eskuin muturrekoen gorakadaren testuinguruan. Horren adibide da, orain egun gutxi, Tolosan, Renfe enpresako segurtasun-agente batek EHEko kide bati egindako eraso euskarafoboa. Bestetik, gero eta globalizazioa dela eta, merkatu logika kapitalista nahiz kontsumista nagusitzen den eta homogeneizazio prozesuak ikaragarri bizkortu dira; hizkuntza gutxiagotu oro kaltetuz.
Gauzak horrela, egoera bideratzeko neurriko erantzunak behar dira; norbanakook eta eragileok ez ezik, instituzioek eman beharrekoak. Euskara lehen lerrora ekarri behar da eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten alde lanean dihardutenentzat tresna ezinbesteko bilakatu.
Bildautako eragile eta norbanako guztiek dihardute egunerokoan, euskararen aldeko lanean. Euskaldunon aurkako eraso bakoitzaren aurrean, herri oso bat izango dute parez pare. Horregatik, apirilaren 6an, euskaltzaleoi detu diete Baionako kaleak betetzera eta euskara beharrezko duen olatu berria indartzera.