HIZKUNTZA POLITIKA EITBN
ELAk bat egingo du Aldatu Gidoiak otsailaren 25erako deitutako elkarretaratzearekin

EITBko zuzendaritza postuak hautatzeko ez direla euskararen ezagutza eskakizuna betetzen ari salatuko du ELAk, Aldatu Gidoia ekimenak eta beste sinatzaileek.
"EITBko Zuzendaritzak euskarazko C1 maila izatea ipini du baldintza gisa azken urteetan zuzendari berriak hautatzeko deialdietan. Haatik, 2024an orain arteko bidean atzera egin eta hiru ardura postu esleitu dira euskara eskakizuna betetzen ez duten hiru pertsonari: EITB Mediako Zuzendaritza, EITBko Social Mediaren eta eitb.eus-en Zuzendaritza, eta Zuzendaritza Komertziala. Areago, atera berri diren deialdietan jada ez da C1 maila eskatzen. Baldintza bakarra da «gaztelania, euskara eta ingelesa jakitea» , zehaztapen gehiago egin barik."
EiTB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!, EITBko ELA, LAB, ESK eta Aldatu Gidoiak eginiko manifestua osorik.
Bete galdetegia eta babestu deialdia hemen!