EITB

ELAk bat egiten du Hitzartu EITB taldeak maiatzaren 20an Bilbon deitutako elkarretaratzearekin

2023/05/19
ELAk bat egiten du Hitzartu Eitb ekimenak larunbat honetan, maiatzak 20, Bilboko Eitbren egoitzaren aurrean, "Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz!" lelopean deitu duen elkarretaratzearekin. EITB, euskal gizartearen kohesiorako eta euskararen normalizaziorako ezinbesteko tresna da. Urte luzeak dira euskarazko katea bazterrera utzita dagoela, audientzia datu negargarriak horren lekuko, eta bada garaia geure telebista berreskuratzeko ahalegin sendo bat egiteko. Zeregin horretan, premiazkoa da ETBn euskarazko fikzioari lekua egitea: berton sortutako euskarazko edukiak bai, baina nazioarteko edukiak euskarara bikoiztuta eskaintzea ere bai. Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu ELAkideei eta euskaltzaleei oro har, aldarrikapenarekin bat egitera.