EUSKARA

ELAk bat egiten du Kontseiluak deitutako manifestazioarekin, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko

2023/05/10
ELAk Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon egindako agerraldian parte hartu du. Ekitaldian euskararen aurkako oldarraldi judizialak salatu dituzte euskalgintzaren eragile ezberdinek. Horretarako azkenaldian euskararen kontra eman diren erasoak ekarri dituzte gogora. ELAk bat egiten du Kontseiluak azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazioarekin.

Kontseiluak salatzen duenez, euskararen aurkako azken epaiek badute oharkabean igarotzen den beste eragin kaltegarri bat: gure gizartean estrukturala den euskarafobiaren elikatzea eta berpiztea. Herritarren artean, baita euskaldun askoren artean ere, hedatzen duten mezua euskararen inposizioarekin eta erdaldunen bazterketarena baita, errealitatean gertatzen denaren aurka, hain zuzen. Ondorioz, hizkuntza eskubideen eta lan-baldintzen arteko dikotomia sortzen ari da.