ELAk bat egingo du Korrikaren 22. ekitaldiarekin

2022/03/30
Martxoaren 31tik apirilaren 10era Korrikaren 22. ekitaldia egingo da, bi urtetik behin Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen dituen euskararen aldeko herri-lasterketa. Aurtengo ekitaldia Amurrion hasiko da, eta amaiera Donostian izango du. ELAk, aurreko ekitaldi guztietan bezala, bat egin nahi du Korrikarekin. Horregatik ELAk bere militantzia osoari gure hizkuntzaren festa honetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dio.

ELAk euskararekin duen konpromisoa zabaldu nahi du. Azken Kongresuan berriro ere euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko konpromisoa berretsi zuen sindikatuak. Aurten, gainera, ELAk ‘HITZEKIN. Denok euskara doan’ dinamika sustatuko du. Dinamika hau AEK-k sustatu du, eta berriki aurkeztu du, Korrikaren ingurumarian. Bere helburua doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra jorratzea da.

Informazio gehiago