Euskaltzaleen sarea ehunduz euskaraz bizitzeko urratsak emateko #EuskaraTaupadaKolektiboa

Barrura begira jartzeaz gain kanpora begira ere jarri da ELA. Euskara arduradun Pello Igeregik ekimenaren aurkezpenean aldarrikatu duenez, “euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko instituzioen inplikazio zuzena ezinbestekoa da eta hizkuntzen garapena baldintzatzen dituzten eremu guztiak hartu behar dituzte kontuan, norbanako eskubideak erabaki kolektiboen bitartez bakarrik gauzatu ahal izango dira-eta”. Horregatik, euskaraz bizitzeko 11 urrats jasotzen dituen agiria aurkeztu du. “Gure ustez neurri hauek ezinbestekoak dira euskaldunok, erdaldunak bezala, gure hizkuntza eskubideak bermatu ditzagun”.
Festa eta umorea ere izango dira jardunaldi honen protagonista. Izan ere, ez dago sare bat ehuntzeko elkar-ezagutu eta gozatu baina gauza hoberik. Horregatik, goizeko saioaren ostean, festa eta umorea nagusi izango dira: bertso-bazkaria, karaokea eta hamaika sorpresa!