ULIAZPI
Euskara eskakizunen kontra egiten duten epaien aurkako elkarretaratzea

Hau da errekurtsoa ez onartzearen aurka ELAk eta LABek atera duten oharra
ERREKURTSOA EZ ONARTZEAREN AURKA
Gure ustez, errekurtsoa ez onartzea guztiz bidegabea da langileek plaza bat lortzeko egin duten ahaleginarekin, LEPa egiteko 15 urte baino gehiago itxaroten egon ondoren, eta, gainera, erakunde publikoko erabiltzaileen, senideen eta langileen eskubideen aurkako eraso larria da.
Uliazpi adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea garatzen laguntzeko laguntzak ematen dituen erakundea da, eta hizkuntza-eskakizunak, herritarren eskubideei erantzuteaz gain, erabiltzaileek behar dituzten laguntzei dagokienez lanpostuaren ezaugarrien ondorio dira. Hori dela eta, uste dugu epaiak akats larria egiten duela, pertsona orok enplegu publiko bat lortzeko duen eskubide orokorra lanpostu jakin baterako baldintzak betetzeko beharrarekin nahasten baitu, eta astungarria da, Uliazpik agindutako zereginak betetzeko, hizkuntza jakitea funtsezkoa dela langileentzat.
Epaimahaiak deialdia baliogabetzen duenean, hizkuntza-eskakizuna duten plazen kopurua gehiegizkoa dela iritzita, ez du soilik langileek plaza lortzeko egindako ahalegina urratzen, erakundeen betebeharra urratzen du herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, eta urratu egiten ditu gure erakundeek euskararen normalizazioan aurrera egiteko duela 30 urte baino gehiagotik adostutako hizkuntza-planak; horrez gain, urratu egiten du Uliazpiko erabiltzaileek dakiten hizkuntzan komunikatzeko duten eskubidea, behar dituzten laguntzak jasotzeko.