Euskara eta elikadura burujabetza bultzatu Errigora babestuz

Zertarako eskatu saskiak? Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu. ELAk bat egiten du ekimen honekin, eta proiektua zabaldu nahi du.
Baina aurten, elkartasuna biderkatzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Pandemiak eragindako nahas-mahasa dela eta, ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrikarik ez dugu izango datorren udaberrian. Egoera honen aurrean saski bakoitzeko 5 euroko ekarpen gehigarria eskatuko dira, AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni laguntzeko. Trukean, Korrikaren katilua, Seaskaren egutegia edo «D ereduaren haziak» eskuratuko dira.
Egin zure eskaria errigora.eus helbidean