EUSKARA

Onartezina da Eusko Jaurlaritzak hizkuntza eskakizunen dekrertuaren aldaketa geldiaraztea

2023/06/14
Eusko Jaurlaritza dekretua uneoro atzeratzen ari da, ELAk egindako ekarpenei ez-entzunarena egiten.

Miren Dobaranek, Hizkuntza politikako sailburuordeak, goizean azaldu ditu Administrazioko Hizkuntza Normalizaziorako lege dekretu berriaren inguruko erabakiak: lanpostuaren araberako irizpideak izango dira, hizkuntza-eskakizun epelak eta sektoreka zein lurraldeka bereiziak.  Hala ere,  argi utzi du prozesua luzea izango dela, ez baita legegintzaldi honetan onartuko.

Onarterina da orain arteko eztabaida gelditzea eta egindako ekarpenak guztiz alboratzea. Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk ta LABek hamabost urteko epean enplegu publikoa euskaratzeko ekarpena egin genuen, erabat egingarria delakoan, batez ere, belaunaldi aldaketa ematen ari den honetan. 

Horrekin argi geratu da Eusko Jaurlaritzak ez dituela euskaraz lan egiteko eskubidea eta zerbitzu publikoetan euskaraz artatua izateko eskubidea bermatuko. EAJk ez du hauteskundeen aurretik euskara eztabaidagai izaterik nahi. PSE-EE, PP eta VOXekiko beldurrak euskaldunon hizkuntza eskubideak eta administrazioetako langileek euskara lan egiteko eskubidea urratua izatea ontzat ematea ekarriko du.