2012/10/23 103 Mahia

Gaurko bileraren gaizerrendako puntu bakarra ¨intraunidad¨ deituriko Zerbitzu Mandatuetazko azken zirriborrotaz aritzekoa zen.
Aldaketarik gabe, hau da aurkeztu digutenean geratu da, Trafikoari dagokion atalean ¨goragoko kategoriko ikastaroa gaindituta¨ esanahiaz argitasunaz hutsegite bat zegoela argituz.
Langileon ordezkaritzak Ebazpen honen aurka bozkatu dugu.
Egunerako gaizerrenda bukatutzat eman ondoren, (eta, hauteskunde politikoak ere gaindituz) ¨Comisiones de Servicio Incentivadas¨ lelopean Gipuzkoako Ikerketa iharduerarako proposamen berri bat atera digute, bakarrik Bizkaiko Herri Segurtasun arloan daudenentzat irekia, agian eskaerei dagokienez mugak jar ditzazketela ohartuz, baina seguraski horrelakorik ez dela gertatuko ere aurreratuz, Bizkaian gehiegizko kopurua omen dagoenez Gipuzkoara gendea mugitzea zilegizkoa izango bait zaie.. Lotsagarria eta gaizkibidea!
Eskabideak aurkezteko epea Azaroaren 3 ra artekoa izango da, honoko tokitarako luza daitezkeelarik:
Komisaldegietarako:
Azkoitiko Komisaldegirako 3 agente arruntak
Beasaingo Komisaldegirako 2 agente arruntak
Bergarako Komisaldegirako 3 agente arruntak
Eibarko Komisaldegirako 4 agente arruntak
Hernaniko Komisaldegirako 10 agente eta 2 agente lehenak
Irungo Komisaldegirako 4 agente arruntak
Zumarragako komisaldegirako 2 agente arruntak
Gipuzkoako Trafiko zerbitzurako:
Bergara: 5 agente lehenak eta 20 agente arruntak
Oiartzun: 5 agente arruntak
Plazak banatzeko erizpideak:
Ikerketa ikastaroa egiaztatuta dutenek baina Herri Segurtasun alorrean daudenen artean, espezializazioan denbora gehien daramaten arauera, gehien daramatenetik hasiz
Argiketa ikastaroa egiaztatuta dutenen artean alor horretako zerbitzuan aritutako denboraren arauera, gehien daramatenetik hasiz
Ikerketa betebeharra duten lanpostuetan aritu izan direnen artean alor horretan egiaztaturiko zerbitzuan aritutako denboraren arauera, gehien daramatenetik hasiz
Iharduera berrian hasteko data Zuzendaritzaren Ebazpen batek finkatuko du, eta epealdiaren muga Ekainaren 30 ean ezartzen da, nahiz eta beste hiru hilabetetarako, gehienez, luzapena gerta ahal izan.
Jasoko dituzten ordain-ordeak :
Zerbitzu berri hauekin izango duten kokapen-tokia eta bakoitzaren etxebizitzaren arteko kilometraia, gaur eguneko kokapenera artekoan gutxituz, gehi autobidearen ordainsaria eta iharduera berrietan beteko dituzten lanpostuei dagozkien arauerako soldata gehigarria.