ARES: Zorigaitz hutsa

Gogoratzen badugu bere sarrera Sailean, ertzainak kaleak betetzera bidaliko zituela esanez (hiritarrek uste zuten patruilak egitera, eta benetan gertatzen zen makro eraikuntza batean egiten zela), kutunkeriarekin bukatuko zuela: eta Sailaren Zuzendaritza sindikatu batetik zetozen pertsonez bete zuen, ahaztu egin al zaigu sindikatu batek adierazi zuen poza bere lagunak Ertzaintzan aginduko zutela-eta? , edo aurreko sasoian bosgarren-lerroa izateaz nabarmendu ziren buruzagiez, edo erabateko gaitasun gabeko pertsonak ipiniz bere inguruan gauzak errazten zizkielako,…Zer onura aurkitu genezake?
Gizarteari eman zaion irudiari begiratzen badiogu, eraginkortasunaren aitzakiarekin espainiako poliziarekin berdintzen gaituen uniforme berria barne, edo jarduera arloak zentralizatuz eman den eredua, ikerketa, ertzainetxetan bertan pare-parean dauden bi eremu sortuz… Zer onura aurkitu genezake?
Erantzukizunik ez hartzean horren adibide nabarmena Iñigo Cavacas kasua bezala ezagutzen dena delarik, inongo erantzukizunik onartu gabe, “ertzain ehizari” bidea zabalik usten diolarik joaten da, horretarako Ares jaunak bide eman dio, ertzain soilen bateri errua emango zaio, inolako buruzagik bere kargua uzteko duintasunik agertu ez duelarik, erantzule bezala izendatzeko arriskutik gordez.
Lan-taldearen hautaketari buruz berriz, gogoratu behar dugu sindikatu zehatz bateko buruzagiak egon zirela edo daudela Sailaren buru-buruan, eta beraiek izandako jarduerak gogoratu behar al dira?, edo, beharrezkoa al da bere Sailburuordea, Ertzaintzako Zuzendaria, Giza Baliabidetako arduraduna, Azpiegitura Zuzendaria…?
Eta, zer esan lanari buruz berriz? Zer da onuragarri aipatu dezakegunik? Lan-sarien murrizketa? Behin-behineko lan ezintasun egoeretako murrizketak? Auzitegitan uzten dituen erreklamazio ugariak? Espainiako Buelta dela-eta ordain-sariak beraiek ere? Berari egoki zitzaiona bete eta gainerakoa bete gabe uzteko moduko lan arautze akordioak sinatu izana? Lan-promozioaz zer? Bigarren jardueraz zer?... Zaila da lan arloan onurazko alderik aurkitzea?
Eman duen hitza betetzea zer? Ez dakigu publikoa ez den akordiorik bete duen ala ez. Baina, nabarmen-nabarmena da Ertzaintzari dagokionez ez duela bat bera ere bete: ez polizia legea sindikatu batzuekin adostutakoa zena, ezta lan-promozioa sindikatu berdinekin adostua, ezta bigarren jarduera…
Gure erakundearekiko tratua zer? Zerbaitekin zuzen-zuzenean bat etorri bada gure sindikatuarekiko jokaeran izan da (Sailaren transmisio uhala ez izatea saihestuz), gure izatea mederakaitza izan da, sustatzen genuen ereduan ere ez zuen bat egiten, ezin zuen onartu guk egiten genion aurre-egite jokabidea ere, salatzeko jokabidea, bere sindikatu lagunen arteko jardunean manipulatzen ez uztea, … beraz, ematen zigun gutxiespenean koherentziaz jokatu du. Argi esan dezakegu gu baztertzen saiatu dela uneoro: beste sindikatuei ematen zien informazioa ukatuz, beste sindikatuekin usu bilerak eginez…
Joaten da, eta aurrerabiderik gabe uzten gaitu, gure gaiak zintzilik direla, Zerbitzu-eginkizunak lardats bide batean utziz, kudeaketa gaietan erabaki gabeko erreklamazioekin… eta jardun duen bezala doa gainera, inongo erantzukizunik onartu gabe, inolako autokritikazko baloraziorik egin gabe, eta oinordetzan uzten digu ageri-ageriko trakestasuna duen lan-taldea (ahaztu egin zaizkigu kartelak, aurpegi-babesak, pankartak… Aresen dimisioa eskatzen zen kasu horiengatik eta baita uzten digun kide nabarmendu batzuenena ere?) Gainera, erakusten hasi dira gelditzen zaien aldi labur honetan etorkizun hurbilerako leku hartzen saiatzen ari direla sindikatu aukera batzuekiko kutunkeriaz jokatuz.
Ares jauna, ez dugu zure hutsik nabarituko, baina egunero gogoratu beharko zaitugu hor utzi diguzun “gaitasunik gabeko samalda” hori daukagun bitartean.