Barne Saileko Sailburu-ordezkoen Nelida Santos bere kargutik kentzea eskatzen du LEA Ertzaintzak

2012/11/29
Egoera eskizofrenikoa sortzen ari delako, nagusien erizpideak baliogabetuz, eta beraien aginduak ez betetzeko mezua bidaltzen ari delako ertzainei.

Nagusiek emandako agindua betez lanpostu aldaketak jasatzen dituzten ertzainak ohartarazten ditu horrela eginez gero legez kanpoko jokaera izateaz lepora daitezkeela, arau-hauste  horrek daraman zigorraz, hori  gerta ez dadin agindu horiek ez betetzeko esanez.

Zuzendaritzak 2012. urte honetan argitaratutako ebazpen bat dela medio, iharduera eraginkorra bideratzeko beraien nagusiek horrela ikusiz ertzainei ardura handiagotako edota espezialitate ezberdinetako betebehar aldaketak ezar  dietzaizkie.

Aldaketa hauek ohizkoak dira Ertzaintzan, nagusien aginduz, formalki Pertsonalgo Zuzendaritzara eskaera ere luzatzen dutelarik aginduak sinadura formala izan dezan, nahiz eta jakitun izan gehienetan sinadura hori hilabete luzeetara heldu daitekeela edota kasutan ez gauzatu ere, Zuzendaritzaren aldrebeskeria tarte.

Oraingo honetan, Sailburu-orde den andere honek nagusien erabakien gainetik aldaketa noiz gerta daitekeen finkatzeko eskumena  Pertsonalgo Zuzendaritzan dagoela eta, bere nagusiarengandik jasotako agindua betez beste betebeharretan ari zen ertzain bati berari zegokion lana ez betetzea lepora zitekeelaren oharra luzatu dio. (Lanean ba zegoen arren  ez zegoelako  berari zegokion lanetan, jasotako aginduen arauera ezarritakoetan baizik)

Ia egunero gertatzen den kasutan horrela izanez zenbait nagusiei legez kanpoko erabakia hartu izana leporatzen dienez Sailburu-Ordearen ebazpenak, izugarrizko kezka sortu die, denok dakigunez, maiz gertatzen bait dira honelako kasuak, eta egunean eguneko lanak betetzea oztopatuko bait zizkien.

Guzti honen berri izanik, gaur berton izandako Ertzaintzako Kontseiluko bileraran ebazpen hortazko berria eta harridura azalduz gain, Ertzaintzako Zuzendari-burua den Varela jaunari ere azaldu diogu gertaera, Gobernua bere azken egunetan egon arren, Idoia Mendia sailburuari Sailburu-Orde hau bere kargutik  berehala  ken dezala eskatzen diogularik