Murrizketen aurrean, mobilizazioa!!!

2013/10/11
Azkenengo hiru urteetan 5,418,85 euroko erosketa ahalmena galdu egin dugu eta gizarteari zerbitzua okertzen ari da, herritarrengandik urruntzen. Hori dela eta, urriak 22an, Ondarretako ertzainetxearen aurrean egingo dugun kontzentraziora deitzen zaitugu.

ELA-Ertzaintza Donostiako komisarian goizeko 10:30etan kontzentratuko da, pairatu ditugun murrizketak, ertzainetxeen bateratzeak eta iragarritako murrizketa berriak salatzeko. Horregatik ertzain guztiak deitzen ditugu kontzentrazioan parte hartzeko.

Lau urte daramatzagu soldaten murrizketekin, Itzarriko ekarpenen ezabaketekin, lanaldiaren igoerekin eta antzinatasun egunen ezabapenekin, gaixotasunen penalizazioarekin, lan-akordioaren ez betetzearekin (nahiz eta gure atseginekoa ez izan, gehiengo sindikalaren babesarekin sinatuta), aparteko ordainsariaren ezabapenarekin...

Hau guztia gutxi balitz gobernu berriak ertzainetxe batzuen bateratze proiektua habian jarri dute urruntasuneko eredu polizial baterantz eramanez eta horrekin, lanpostuen ezabapenekin.

Eta orain, Mahai Orokorrerako deialdiaren berri eman digute, non 2010ean murriztutako ordainsariak izoztuko dizkigute eta ez dute pairatutako murrizketa guztietan atzera buelta emateko inolako asmorik. Adibidez soldataren murrizketa berriekin, urtean batez-besteko 5,418,85 €-ko galera metatu dugu. Aski da!

Beste politika ezberdinak ezartzea borondate politiko kontua besterik ez da. Baina Eusko Jaurlaritzak Madrilen sukurtsal obediente izan nahi du, gure zerbitzu publikoak eta eta hauetan lan egiten dugunon babesa aldarrikatu baino lehen. Gaur arte aldatzeko gogorik agertu ez dutenez, ertzainok eta zerbitzu publikoko langileok mobilizatu beharrean gaude. Horregatik ELAk deialdia plazaratzen du urriak 22an kaleak hartzeko. Beraz, Ondarretan ikusiko dugu elkar.