Presondegien pribatizazioa

Murrizketen babesaz, enpresariek negozio iturri berriak bilatzen ari dira, kasu honetan presondegietan fijatu delarik.
Aurten berton, urteko azken hiru hilabeteetan zehar estatuko 21 presondegitako zaintza enpresa pribatuen esku uztea erabaki dute, uda ostean hasiz kartzeletan polizi eta ertzainak edota funtzionarioen kopurua gutxituz beraien ordez zaintzaile pribatuak kontratatuko dituzte.
ELA sindikatuak zerbitzu publikoen aurkako eraso berri hau salatuz gain, zera dio:
.- Alorreko sindikatuei, denon artean aurre eman ahal diezaiogun borrokarako deia luzatzen diegula
.- Oinarri oinarriko publikoak diren zerbitzu hauen defentsa egitera dei egiten diegula kalteturik aterako diren langileei
.- Eusko Jaurlaritzako Barnesailburua den Ares Jaunari aldekotasuna adierazi dezala, erkidegoko presondegitan bideratzera ukatuz eta bide batez Jaurlaritzatik zerbitzu honen transferentziaren alde jokatuz
Zeren eta gezurretan oinarritutako erabaki hau ez doa gaur eguneko eskoltei lanik eskaintzera, ez eta segurtasunerako kaleetan polizi gehiago ahalbideratzera edota krisiari erremediorik ematera, helburu bakarrarekin bait dijoa: Zerbitzua alor pribatuaren esku utziz beraien zenbait lagunen entrepresei etekinak ziurtatzera
Osasuna, Irakaskuntza,… diru iturri soilak bezala ulertzen dituzten politikari hauek orain gauza berbera egin nahi dute presondegiekin, azken batean politikari eta enpresagile hauen interesak berberak bai dira: Guztiona denaz jabetuz diru etekinak beraien poltsikoetara bideratzea
Jarrera eta erabaki hauei aurre egiteko deia luzatu nahi du ELAk, alorreko langile zein sindikatuei bat eginik borrokan murgiltzera gonbidatuz.