Zerbitzu eginkizuneko deialdi berria

2013/07/09
Sententziak gauzatu beharra argudiatuz, Departamentuak zerbitzu-eginkizunak iragarri ditu

Gaur goizean GGBBen Zuzendaritzak, zerbitzu-eginkizunei buruz eman diren ebazpenak betetzearren, informatu digu:

Zerbitzu-eginkizuneko deialdi berri bat egingo da eta bertan espezialitatea duten lankideek lanpostuan egon beharreko aldi gehiengoa beteta izanez gero parte hartzerik izango dute. BM Laguntzeko Zerbitzuko Agentea deituriko lanpostuetakoek aurretik egin ez bazuten ere orain parte ahal izango dute, abuztuan frogak egingo direlarik. Lanpostu hauentzat lana eginagatik onartzen zen meritua denentzat 40 puntukoa izango gehienez edozein izan delarik ere lana egin den unitatea. Aurreko frogetan parte hartu zuten lankideentzat Sailak ofizioz egingo du merituen berkalkulua.

Uztailean zehar izango da eskaerak egiteko epea, eta urriaren erdi aldera, berriz, egingo dira benetako mugimenduak.

Uztailaren 19 eta 22a bitartean BMko espezializazio ikastaroa egiteko deialdia egingo da, 200 bat lanposturentzat, eta beraietan sartzeko frogak 2 hilabete beranduago egingo dira.