KPI-a ez pobretzeko

Azken hamarkadan, 15 hilabetez lan egin dugu doan.

2023/03/27
Estatuko Aurrekontuen Legea da Nafarroan soldata igoerak adostea galerazten duen lege bakarra. Eta Aurrekontuak urtero negoziatu eta adosten dira, azken urteotan alderdi euskaldunen babesarekin. Horregatik hemengo alderdiak interpelatu behar ditugu.

Zer eskatzen die ELAk hemengo erakunde eta alderdi politikoei?

1.- Gure herriko langileen lan-baldintzak eta enplegua hemen negoziatu eta adostea. Horretarako bai Madrilen eta bai Nafarroan duten gaitasunaz baliatzea eskatzen diegu, autogobernuaren defentsa egin dezaten.

2.- 2023rako gutxienez 2022ko KPIaren araberako soldata igoera eta iraganean izandako eros-ahalmenaren galera bermatzea.

Bestetik ezin dugu ahaztu, funtzionario mailak eta titulazioak Bolonia Planaren arabera egokitzea beharrezkoa dela, baita karrera-profesionala ere aitortzea irakasle guztientzat. 

ELAn helburu hauen alde lanean jarraituko dugu, gure eguneroko lanarekin. Horretarako zure babesa behar dugu.