EUSKALDUNA

Euskarazko murgiltze ereduaren alde egiten du ELAk

2023/03/27
D ereduarekin ikasle euskaldun elebidunak sortu nahi ditugu, atzerriko hizkuntzetan maila on bat ere izango dutenak.  D eredua aukeratzen ez dutenentzat, A eredua gutxienekoa izan beharko litzateke Nafarroa osoan. Euskararen ezagutza minimo bat izateko, hizkuntzarekiko lotura afektiboa sortzeko eta elkarbizitza hobetzeko.

 Horretarako ezinbestean zonifikazioaren amaitu beharra dago. ELAk zonifikazioa irmoki gaitzesten du, onartezina baita eremu ezberdinek sortarazten duten eskubide urraketa. Zonifikazioak ez du posible egiten A eredua gutxienekoa izantea Nafarroa osoan.

Gainera zonifikazioaren ondorioz, Administrazioan euskararen ezagutza eremu ez euskalduna deiturikoan ez da kontuan hartuko merezimendu bezala eta eremu mistoan lanpostu batzuetan soilik hartuko da aintzat. Hartara, alemana edo frantsesa baloratzeko aukera dagoen bitartean, euskara jakiteari ez zaio aukera hori emango.

ELAn euskararen alde borrokatzen jarraituko dugu. Jakin badakigu borondate politikoarekin euskarak merezi duen esparrua eduki dezakeela Nafarroako hezkuntza sisteman eta Administrazio Publikoan.