IKASLEAK ONARTZEKO FORU DEKRETU BERRIA GARATZEN

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak parte-hartze batzorde bat eratu du, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua arautuko duen Foru Dekretu berri bat garatzeko.
Parte-hartze batzordean hezkuntza komunitateko hainbat eragilek dugu ordezkaritza: hezkuntza publiko eta itunduko sindikatuek, hezkuntza itunduko patronalek, hezkuntza publikoko eta itunduko zuzendarien elkarteek, guraso elkarteek eta Departamentuko ikuskariek.
Lan-metodologia:
- Departamentuak enpresa bat kontratatu du bilerak kudeatzeko eta dinamizatzeko.
- Departamentuak 3 lan-bloke sortu ditu:
- 1.- Ratioak eta Baliabideak
- 2.- Iruñeako zonaldeak /Eskolatzeko Batzordeak /Eskolatzeko Tokiko Batzordeak
- 3.- Ikasleen sailkapena eta Aplikazioa 3 urtetan
- 3 lan-saio eta amaierako bateratze-saio bat baino ez ditugu izango (amaierako bateratze saioko data oraindik zehaztu gabe dago):
- 1.- Urtarrilaren 14an
- 2.- Otsailaren 11
- 3.- Martxoaren 10a
- Aktak: talde bakoitzak bere lantaldearen eta gainerakoen akta jasoko du saio bakoitzaren ondoren, ekarpenak egin ahal izateko.
- Saio bakoitzaren aurretik, lan egiteko beharrezkoa den informazioa emango zaigu.