Ikasturte hasierako argibideak. Ikasketa Ertainetan zuzeneko irakastorduen murrizketa.

2019/10/15
Bigarren Hezkuntza, Erregimen Bereziko Ikasketak eta Lanbide Heziketako lanaldi osoa duen irakaslegoak irakastordu zuzeneko asteko 18 orduko ordutegia izango du.

ARGIBIDEAK

  1. Ordutegi murrizketa honela erabiliko da: ordu bat zentroko koordinaziorako eta planifikazio instituzionalaren agirien lanketarako, eta beste ordua proiektu, programa edo planak egiteko non zentroak parte hartzen duen, baita irailaren 14eko 86/2018 Foru Agindua adierazten diren lanetarako ere.
  2. Zuzendaritza taldeari dagokio lan-plangintza ezarri eta betearaztea.
  3. Lan-plangintzak, lehentasun eta derrigorrezko izaera izango du irakaslegoaren edozein aukeraren gainean eta honako atal hauek izango ditu:

          - Edukiak

          - Betetze egutegia, bileren denboralizazioarekin.

      4. Zentroko zuzendaritza taldeari dagokio lan-plangintza honi emango zaizkion orduak eta saioak zehaztea. Nolanahi ere, ikaslegoaren ordutegitik kanpo egin ahalko dira.