Mahai Sektoriala 2020/04/03

2020/04/03

ELAren eskaerak:

1.- ARRAKALA DIGITALA:

-Ikastetxe bakoitzeko arrakala digitala jasaten duten ikaslegoaren datuak. Zenbat ikaslek ez dute baliabide teknologikorik klaseak online jarraitu ahal izateko.

-Egoera honetan dauden ikasleei lehenbailehen baliabide digitalez hornitzea. bere gelakideak bezala klaseak online jarraitu ahal izateko. Baliabide hauek, bestalde, COVIDen krisi-alditik harago bermatu beharko lirateke. Gaur egun Nafarroan 7000 ikasle egoera horretan daudela helarazi du Hezkuntza Departamentuak

-Zentroetan beharrezkoak diren laneko segurtasun eta osasun-neurriak bermatzeko exijitzen dugu: Ikasleei baliabide teknologikoak ematen zaien bitartean, irakaslegoa ikastetxera joatea ezinbestekoa bada, bere osasuna arriskuan jarri gabe joan ahal izateko beharrezkoak diren laneko segurtasun eta osasun-neurriak bermatuko dira.

-Familiaren laguntzarik ez duten ikasleak detektatzea, urrutiko formakuntza behar bezala jarraitzeko. Arrakala digitalaz gain, eskolako lanetan guraso edo familiaren laguntza ez duten ikasleak ere badaude.

- Ikasle horiei arreta emateko baliabideak jartzea (irakasleen kontratazio berriak...).

 

2.- ATZERRIKO HIZKUNTZAN IKASTEKO PROGRAMAK:

Formakuntza arruntean zailtasun erantsia eta atzerapen akademikoa suposatzen badute, are gehiago oraingo hezkuntza motarekin, batez ere baliabide teknikorik edo familiaren laguntzarik ez duten ikasleentzat. Programa horiek bertan behera utzi beharko lirateke hezkuntza-arrakala areagotzen baitute.

 

3.- IRAKASLEEN ORDEZKAPENAK:

Hezkuntza Departamentuari ordezkapenak lehenbailehen normaltasunez betetzen has dadila eskatzen diogu, behar diren baliabideak bideratuz. Kontratazioa behar duten ikastetxeetan beharrak antzemanez gero,  ikastetxeko zuzendaritzari berehala jakinaraz diezaiotela eskatzen diogu gure afiliazioari, zuendariak, aldi berean, Hezkuntzari premiaren berri eman diezaion.

 

4.- BIGARREN HEZKUNTZAKO EPE ETA LANBIDE HEZIKETA:

- EPEA prestatzeko baimenak eskatu eta ezeztatu ondoren lana utzi zuten pertsonak berriz zeuden zerrendetan sartzea eskatzen dugu.

- Izena emateko beste epe bat ireki beharko litzateke hurrengo ikasturtean, aurten masterra amaitzen ari diren irakasleek aurkezteko aukera izan dezaten eta 3 urte itxaron beharrik izan ez dezaten.

- EPE deialdian iragarritako plaza-kopuruari birjartzekoak eta finkatzeko plazak ere  gehiago gehitu beharko lirateke.  



Hezkuntza Departamentuak emandako informazioa:

1.- ARRAKALA DIGITALA:

Batxilergoan arazoa ia konponduta dago. DBHko 1. eta 2. Mailako ikasleek bere chromebooks-ak dituzte. 3. Eta 4. Mailan ordea, behar batzuk oraindik bete behar dituzte.

Behar duten ikasleen artean 1500 ekipamendu banatu eta konektibitate arazoak konpondu nahi dituzte Aste Santua eta gero. Telekomunikazio konpainia ezberdinekin hitz egiten ari dira Internet zerbitzua duten familiei datu gehiago eman diezazkieten ikasleek etxetik lan egin ahal izan izateko.

 

2.- IRAKASLEGOAREN ORDEZKAPENAK:

Hezkuntza Departamentuak ez ditu ordezkapenak normaltasunez egiten eta zuzendaritza taldeek ez dituztela ordezkapenak eskatzen aipatu du.

Hala ere, hasieratik jakinarazi zieten ikastetxeei behar-beharrezkoa zena bakarrik ordezkatuko zela. Gainera, Hezkuntzak esan du ordezkoarentzat zaila egingo zaiola klaseak ematea erabili den formakuntza-modua eta ikasleak ezagutzen ez dituelako eta, beraz, ez direla oso operatiboak izango. Dena den, ordezkapen irizpideak aztertuko dituzte Aste Santuaren ondoren.

 

3.- HEZKUNTZA PRESENTZIALERA ITZULTZEA:

Eskolak berriz irekiko diren ez dakite, baina eman daitezkeen hainbat egoeretan ari dira lanean. Irakasleak geletara itzuli behar izanez gero jarraibide egokiak prestatuko lituzkete.

 

4.- EPE BIGARREN HEZKUNTZA- LANBIDE HEZIKETA ETA ZERRENDEN KUDEAKETA

- EPEa itxita geratzen da deialdia eginda zegoen bezala. Birmarematzen jarraitzen dute eta gainerako tramiteekin jarraituko dute. Aurkeztu beharreko programazioa (LOMCEri dagokiona) datorren urtean entregatuko da eta tasak ez dira itzuliko norbaitek baldin eta norbaitek oposaketetara ez aurkeztea erabakitzen badu. Aurten beste EPE deialdi bat onar daiteke deitu ez diren espezialitate berrietarako eta kidegoetarako (inola ere ez haur-hezkuntzan eta lehen hezkuntzan, 2022an izango baita). Deialdi horretan izena emateko epea irekiko litzateke eta 2021ean ere egingo litzateke. 2020ean egin behar zen EPEan ez dira inola ere plazak gehiago gehituko.

- Ez dute enplegua banatzeko baimenik leheneratuko ezta jada indarrean dauden lanaldi-murrizketarik ere. Zerrendetatik kanporatuak izan ziren pertsonak, baimenak eman ez zietelako eta ondorioz lana utzi zutelako, zerrendetan berriz sartu ahal izateko formulak aztertzen ari dira.  Aurkeztutako merezimenduekin barematu ondoren EPEra aurkeztutako hautagaiak sartzea planteatzen dute. Ohiz kanpoko zerrenda iragankor bat egingo litzateke, zerrenda orokorraren atzetik joango dena. Sindikatuok gure ekarpenak egingo ditugu eta aste santuaren ostean erabakiko da zerrendak kudeatzeko foru aginduaren inguruan zer aldaketak egin ahal diren.

- Esleipenak ekainean. Oraindik ez dakite data horietan egingo den.