Mahai sektoriala 2020/04/20

2020/04/20

Mahai Sektorialaren laburpena:

  • Ikastetxeek ekainerako plantillak egingo dituzte, egiturazko neurri berezirik gabe, hala nola ratioak murriztea edo plantillak nabarmen handitzea, osasun-baldintza egokiak eta ikasleei arreta hobea emateko. Irakasleen errefortzuak ikasturtearen hasieran egingo dira, ikastetxe bakoitzaren premiaren eta baliabide ekonomikoen arabera, baina inola ere ez ikasturte osoko planteamentuarekin.
  • Esleipen ekitaldiak ekainan izango dira.
  • Apirilaren 20ko, 38/2020 Foru Agindua azaldu zaigu, etenda zeuden zenbait prozedura abiarazten dituena. Foru Agindua eta laburpena hemen. 

ELAren eskaerak

 

1. ORDEZKAPENAK:

Beste behin Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu LEHENBAILEHEN ordezkapenak normaltasunez egiten hastea, behar diren baliabideak bideratuz. Guztiz onartezina iruditzen zaigu ordezkapenak normaltasunez ez betetzea, batez ere ordezkapen-beharrak geroz eta larriagoak direnean. Ikasleen hezkuntza eskubidea urratzen du, etxetik lana egiten duten irakasleei kalte handia egiten die ordezkatu ez diren irakaskideen zereginak bere gain hartu behar dituztelako  eta behin-behineko langileak kaltetzen ditu.

 

 

2. GERTATZEN ARI DIREN EZBERDINTASUNAK ZUZENTZEA (ARRAKALA DIGITALA ETA FAMILIARRA):

- Arrakala digitala: on-line irakaskuntza aurrera eraman ezin duten  sare publikoko 6969 ikasleen arrakala digitala zuzentzeko Hezkuntza Departamentuak aurreikusten dituen neurri zehatzei eta epeei buruzko informazioa berriz eskatzen dugu.

- Familia-arrakala: Beste behin ere eskatzen dugu Hezkuntzak helaraztea zenbat ikaslek ez duten familiaren laguntzarik urrutiko irakaskuntza behar bezala jarraitzeko eta zer neurri ezartzen ari dira arazo honi aurre egiteko. Ikasle horiei arreta emateko baliabideak berehala jartzea funtsezkoa da (irakaskuntza-kontratazio berriak…).

- Aurreko arrakalak jasaten dituzten ikasleen zerrenda ikastetxeka: Ikastetxe bakoitzean antzemandako kasu guztiak jasotzen dituen txosten bat eskatuko dugu berriro. Honekin diagnostiko bat egin nahi dugu, giza baliabide eta baliabide ekonomiko gehiago bideratu ahal izateko ikastetxe-ikasle horietara, bai ikasturte honetarako bai hurrengo ikasturterako ere.

 

Ordezkapenak ohiko moduan ez betetzeak, arrakala familiarra zuzentzeko neurriak ez ezartzeak eta baliabide informatikoak eta konexio baliabideak bermatzeko atzerapenak,  desberdintasunak areagotu besterik ez ditu egiten, datorren ikasturtea gehiago zailduz.

 

 

3. PLANIFIKAZIO KURRIKULARRA:

- Hezkuntza Departamentuari hurrengo puntuak lehenbailehen defini ditzala eskatzen diogu:

a)    Aurtengo ikasturteko sustapen eta ebaluazio-irizpideak (baita DBHko 4. mailako, Batxilergoko 2. mailako, Lanbide Heziketako 2. mailako eta goi-mailako arte-irakaskuntzen azken mailetako ikasleentzat ere).

b)    Ikasturte honen eta hurrengoaren arteko curriculumaren berrantolatzea, gertatzen ari diren desberdintasunak zuzentzeko. Nola egingo da DBHko 4. mailako, Batxilergoko 2. mailako, Lanbide Heziketako 2. mailako eta goi-mailako arte-irakaskuntzen azken ikasturteetan?

c)     Ikasleen eta irakasleen ratio berriak (etapaka), osasuna bermatzeko. Gaur egungo ratioak oso handiak dira, baita "normaltasun" handiagoko garaietan ere eta nekez bermatu ahal izango dute osasuna osasun-krisialdi honetan.

d)    Departamentuak desberdintasunak konpentsatzeko 2020-2021 ikasturterako aurrez ikusten  dituen baliabide pertsonal espezializatuak banatzeko irizpideak.

e)    Nola zabalduko du hezkuntza-errefortzua hurrengo urteari begira?

 

                                                                                                                           

4. NAFARROAKO HEZKUNTZA KONPETENTZIAK ERRESPETARAZTEA

Nafarroako Gobernua ezin da beti egon Madrildik esaten denaren eta beste autonomia erkidego batzuek egiten dutenaren zain. Ekimena hartu beharko luke hezkuntza-gaitasun osoa baitu. Espainiako Gobernuak ezarritako jarraibideak onartzeak estatuko esparruaren menpe uzten du negoziazio kolektiboa, Nafarroako langileen ordezkaritza mespretxatuz.