MAHAI SEKTORIALA 2020-04-30

2020/04/30

Irakasleen ordezkapenak: berriro esan dugu ez direla ikastetxeek eskatzen dituzten guztiak egiten ari, eta ikuskaritza-zerbitzua horiek ukatzeko erabiltzen ari den irizpideak bidal diezazkigutela eskatu dugu beste behin ere.

 

Arrakala digitalaren/familiarraren zerrenda: berriro eskatu dugu, baina Departamentuak opakutasunean tematuta jarraitzen du. Alde batetik, ezin dugu gabezia horiek zuzentzeko moduaren jarraipenik egin, eta, bestetik, ezin dugu ikusi hainbat ikastetxetako ikasleen artean dagoen baliabide-desberdintasuna.

 

Plantilla handitzea eta ratioak jaistea: kaltetutako hezkuntza-sistema datorren ikasturterako zuzenduko duten neurri integralak eta eraginkorrak aldarrikatu ditugu berriz ere, baina Hezkuntza Departamentuak neurri puntual eta lokalizatuekin adabakiak jartzeko asmoa baino ez du.



BILERAREN LABURPENA:

 

Ikasturte amaierako jarraibideak:

- Sindikatuok adierazi dugu zalantza asko daudela zentroetan eta langileengan horien inguruan.

- Haur-hezkuntzakoak ez ziren bidali, derrigorrezko etapa ez zirelako.

- Ikastetxeei emandako jarraibideek ez dute adierazi nahi ikasleak automatikoki gainditu behar dituztenik.

- Hirugarren ebaluazioan ezin dira, inola ere, lehen bi ebaluazioetako kalifikazioak okertu. Egungo egoerak ez du inor kaltetuko.

- Autonomia-erkidegoek ezin dute lege organikoak dioenaren aurka egin. Lehen bezala, ikasleek promozionatu ahal izateko, legeak arautzen duen ikasgai kopurua gainditu behar dute.

- Ebaluazioa egiteko, irakasleen esku utziko da interpretazio-marjina handiena, eta erregistroak hartu eta horretarako behar diren probak egin beharko ditu. Ikastetxeek eskumena dute zer ikaslek behar duten errefortzua eta nola eman behar zaien erabakitzeko.

- Hezkuntza Departamentuak aldaketak egitekotan, eskumenak dituen lekuetan (Lehen Hezkuntza eta LH) egingo ditu, ez besterik, betiere segurtasun juridikoa oinarri hartuta.

- Autonomia-erkidegoek ikasgeletara itzultzeko proposamenak egingo dituzte, baina Osasun Ministerioak emango du baimena. Nafarroan, 6 urtetik beherakoentzat, DBHko 4. mailakoentzat eta Batxilergoko 2. mailakoentzat soilik planteatu da, borondatez.

 

Hurrengo ikasturtea:

- Oraingoz ez da planteatu ekainetik aurrera plantilla handitzea, ezta ratioak jaistea ere. Ez da neurri orokorrik hartuko ikasturte osorako. Esan digute muga ekonomikoak dituztela, baina 2 milioi euro erabil daitezkeela hurrengo ikasturteari hobeto aurre egiteko. Oraindik ez dakite nola.

- Errefortzu-neurrietarako, banakako txostenen edo memorien ereduak erabiliko dira, curriculumaren programazioa eta berrantolaketa errazteko, ikasleengan hautemandako gabeziak kontuan hartuta.

- Aurreinskripzioak telematikoki egingo dira ministerioak administrazio-epeak berriro irekitzen dituenean.

 

Beste batzuk:

- Evau: probak zein logistika eta segurtasun-baldintzatan egingo diren zehaztea falta da.

- Online profila: araudia aldatzea baloratzen ari dira, aurrez aurrekoak ez diren kasuetarako gaitasuna erakutsi duten irakasleak profil horretan gaitzeko.

- Prestakuntza-orduak: irakasleak eskaintzen ari diren denbora gehigarriarekin baliozkotzea baloratzen ari dira.

- Sindikatuei ez zaie eman nahi arrakala digitalak eta familiarrak eragindako ikasle-kopuruaren zerrenda bat, ikastetxeka. Ematen duten aitzakia da zerrenda hori aldatzen ari dela. Asteko zerrendaren argazki bat emateko eskatu diegu, adibidez, baina erabat ukatzen dira. Onartzen dute ikastetxe guztiek ez dutela konpondu materialak behar dituzten ikasleei helarazteko arazoa.

- Lanbide Heziketan zalantzak daude egin ezin izan den Lantokiko Prestakuntzarekin zer gertatuko den. Laster emango dituzte argibideak.