MAHAI SEKTORIALA 2020-06-17

2020/06/17

LABURPENA:

1.- Zerrenda espezifikoen irekiera:

  • Ekainaren 19, ostiralean, edo ekainaren 22, astelehenean, zerrenda espezifikoak irekiko dira Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako hainbat espezialitate eta hizkuntzatan.
  • Uztailaren 13a  aldera beste irekiera bat aurreikusten da.
  • Zerbitzu beharren arabera irailean ere beste irekiera bat egon daiteke.

2.- Kontratuen sinadura:

Datorren astean, osasun-krisiaren ondorioz sinatu ezin izan diren kontratuak teknikoki nola izapidetuko diren eta ikasturtean 165 egun baino gehiago lan egin duten irakasleen kontratuen luzapenari buruzko informazioa helaraziko digute. 

3.-  Plazen esleipena:

  • Ekainaren 18an, osteguna,  EPE baremoaren behin-betiko zerrendak eta interinoen zerrendak argitaratuko dira.
  • Aste honen amaieran edo hurrengoaren hasieran, interinoen esleipenen datak argitaratuko dira.

4.- Ikasturte hasiera:

Irailean itzultzeko planteamenduari buruzko informaziorik ez dute eman.