Burujabea

Nafarroan gure hezkuntza sistema propioa eraiki nahi dugu

2023/03/27
Nolako hezkuntza sistema eraiki nahi dugu?
  • Burujabea Espainia eta Frantziaren eredu uniformatzailetik. Burujabea kapitalaren eta enpresen nahi pribatuetatik. Burujabea politikoki. Euskal Herria erreferentzi-marko gisa duen hezkuntza euskalduna nahi du.

  • Curriculum propioa izango duena. 

  • Bizikidetzarako balioen transmisioa (hezkidetza, aniztasunarekiko errespetua, naturarekikoa, herrikideekikoa...) egingo duen hezkuntza sistema nahi du, baina ere berean ikasleen ikuspegi kritikoa izateko gaitasuna emango diena.

  • Baliabide nahikoa izango duen hezkuntza sistema nahi du ELAk, Barne Produktu Gordinaren %6 behintzat jasoko duena. Eta baliabide horien banaketa orekatzailea nahi du, jatorriz behar gehien duten ikasleei baliabide gehigarriak eskainiko dizkiena.

  • ELAk hezkuntza sistema bakarra, publikoa eta anitza nahi du, egungo sare banaketa gaindituko duena eta tokian tokiko errealitateei erantzungo diena. Hezkuntza komunitatearen parte hartze zuzena bermatu behar da, kudeaketa demokratiko baten baitan. Kohesio elementu batzuk sistema guztian bermatzea eskatzen du ELAk, baina, era berean, eskolen autonomiatik aniztasunari espazio ematea. Kohesio soziala bermatzea eta aniztasunari bide ematea izan behar dira hezkuntza sistemaren elementu nagusiak.

  • ELAk eskola demokratikoak nahi ditu, hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile guztientzako espazioa izango duena bere kudeaketan.

  • ELAk euskararen ezagutza bermatzen duen hezkuntza sistema nahi du, euskarazko murgiltze eredua bultzatzen duena. Atzerriko hizkuntzetan maila on bat ere izango duten ikasle euskaldun elebidunak sortuko dituena.

  • ELAk hezkuntza sistema laikoa nahi du, sinesmen guztiak errespetatuko dituena, gizartean diren erlijio eta sinismenen ezagutza bermatuko duena, baina konfesionaltasunerako espaziorik izango ez duena.

  • ELAk behar bereziak dauzkaten ikasleei erantzungo dien hezkuntza sistema nahi du eta horretarako baliabideak ezarriko dituena.

  • Eta, noski, ELAk lan baldintza egokiak bermatuko dituen hezkuntza nahi du, zuzendaritza lana aintzatesteko baliabideak ezarriko dituena, langileen hautaketa sistema azterketak gainditzean baino ebaluazio jarraian oinarrituko duena, negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuko duena, langileen egonkortasuna ziurtatuko duena eta behar bezala lan egiteko baliabideak izango dituena.