LAN KARGAK GUTXITUZ

Nola egin aurre egoera honi?

2023/03/27
Kontratazio eta baliabideak gehituz. Eta horretarako hezkuntzara bideratutako inbertsioa handitu behar da ezinbestean. Soilik horrela lortuko dugu:
  • Ratioak jaistea orohar ikasmaila guztietan, eta are gehiago baldintza edo behar bereziak pilatzen diren ikastetxe edo ikasgeletan. 

  • Baliabide gehiago aniztasunari arreta emateko eta behar bereziak dituzten ikasleei erantzun egokia emateko. 

  • Ordezkapenak lehen egunetik betetzea.

  • Baliabide gehiago (edo/eta kontratazio gehiago) klaseak prestatzeko, lan burokratikoa egiteko, ikastetxeetako proiektuak aurrera eramateko, zuzendaritzako lanak aurrera ateratzeko, tutoritza lanetarako, LOMLOE ezartzeko, gaur egun irakasleen esku geratzen diren baina erizainen edo gizarte langileen perfilekoak diren lanak egiteko…

  • Landa eskoletan behar diren baliabideak eskaintzea.

  • Jardunaldi jarraituetako ikastetxeetan eskolaz-kanpoko ekintzak diru publikoz ordaindutako monitoreek eskaintzea. 

  • Google-ren ordez software libre edo propio bat sortzea.

  • Behin-behineko irakasleen kontratazio zerrendak etengabe irekita mantentzea, urteroko birbaremazioarekin…