AURREKONTUAK
Aurrekontuetan hezkuntzako inbertsioan euro bakar bat ere ez da erabiliko langileen lan-baldintzak hobetzeko

Orain arte aurkeztutako datuak ikusita, badirudi aurrekontuetako hezkuntza-gastua handitu den zatia azpiegituretan hainbat hobekuntza egiteko izan dela soilik. Hezkuntzan, beste arlo askotan bezala, ontzia garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da edukia, ikasleak eta irakasleak, alegia.
Azken mahai sektorialean Departamentuari sindikatu guztiek aurkeztutako eskaerak argiak ziren: ratioen jaitsiera lineala, erosteko ahalmenaren berreskuratzea, lan-gainkargaren murrizketa eta plantillen egonkortasuna. Erantzuna, aldarrikapenei gutxi gora beherako zifrak jartzea, aldarrikapenak neurrigabetzat jotzea eta sindikatuei etxeko lanak jartzea izan zen, eskatzen zena justifikatzeko eskatzeaz gain. Hau da, administrazioak ez zuen aurrerapen-proposamenik egin. Itunpeko irakaskuntzako plantillentzat ere ez dago proposamenik. Hori dela eta, ELAk kontseilariari eskatzen dio itunpeko irakaskuntzako 3 aldeko negoziazio-mahaia berreskuratu dezala, bertatik sindikatuak kanporatu baitzituen pandemia aprobetxatuz.
ELAren ustez, honek guztiak agerian uzten du hezkuntzaren kalitateren mesedetan irakasleen baldintzak hobetzeko dagoen borondate falta. Uste dugu Nafarroako Gobernuak oraindik aukera duela kolektibo horri emandako tratua zuzentzeko, 2024rako aurrekontuetan egindako eskaerak gehituz eta, horrela, negoziazio-aldi sendoagoa irekiz.