ELA-k Hezkuntzari zuzentzeko exijitzen dio, eta Castejoneko 2 de Mayo ikastetxearen IIP-PAI-tik ateratzeko baimena emateko

UPNren gobernuak PAI masiboki ezartzea erabaki zuenean, Castejonen udalak hartu zuen horretarako ekimena, ikastetxeak aurka egin zuen, ikasleentzako programa kaltegarritzat jotzen zuelako. Hala ere, ezarri zitzaien.
Igarotako urteetan, ikastetxeko irakasleek eta familiek egiaztatu dute zituzten errezeloak ongi oinarrituak zirela, eta atzerriko hizkuntzak ikasteko ez dela beharrezkoa ikasleei kalte egitea gainerako arloetako curriculumak hustuz, haurtzarotik gehiegizko ahalegina eskatzen diena eta ekitatea apurtzen duena. Horregatik guztiagatik, ikastetxeko klaustroak eta eskola-kontseiluak aurreikusita zuten iaztik programatik ateratzea, abenduaren 27ko 233/2019 ebazpena baliatuta. Hala egin dute, baina Hezkuntzak, UPNk eta PSNk elkargoaren aurka abiatutako kanpaina politikoak presionatuta, ikastetxearen autonomiari entzungor egin eta PAI-tik atera ezin izatea erabaki du.
ELAk dei egiten die alderdi politikoei, sindikatuei, zuzendaritza-taldeei, familiei eta Castejoneko ikastetxearen jarrera partekatzen duten irakasleei presioa egin diezaioten Hezkuntza Sailari, 2 de Mayo ikastetxearen erabakia errespeta dezan eta baimena eman diezaion PAI-tik ateratzeko, horretarako beharrezkoa den laguntza emanez.