ELAk Ikasketa Ertainetako lanpostuen esleipenak ekainean egitea exijitzen dio Hezkuntza Departamentuari

2019/06/06
Arrazoirik eman gabe eta, berriz ere, sindikatu eta langileekin hitz egin gabe hartu du Hezkuntzak esleipenak abuztu bukaeran egiteko erabakia; irakasleak, zentroak eta ikasleak kaltetuz.

Horiek horrela, irakasleek ezin izango dute jakin non eta zer irakasi beharko duten abuztu bukaera arte eta ikasturtea eta hain bizitza antolatzeko oso denbora gutxi izango dute ondorioz.

Zentroei dagokienez, esleipenak atzeratzeak arrisku handiagoa dakar hornitzeko errazak ez diren lanpostuak bete gabe gelditzeko klaseak hasten direnerako. Bestetik, ikastetxeek ekainean finkatzen ohi dituzte haien plantilak, taldeen banaketak eta langileen ordutegiak. Esleipenak abuztuan egiten badira (haur eta lehen hezkuntza kasuan ulertzekoa da oposaketak daudelako aurten) ikastetxeek zailagoa izango dute lan hau aldez aurretik egitea, gero irailean gauzak alda daitezkeelako. Izan ere, bakantea hartzen duten interinoek eskubidea dute legearen araberako (225/1998 Foru Dekretua) taldeen banaketan parte hartzeko.

Neurri hau ofiziala izan baino lehen, Hezkuntzako langile batzuek informazio hau zabaldu dute telefonoz. Honek seriotasun falta erakusten du departamentuaren atolakuntza eta komunikazioan. Gainera, hainbatetan gertatu den bezala (zerrenden kudeaketa arautzen duen 51/2018 Foru Aginduarekin adibidez), aldaketa hau ez da sindikatu eta irakasleekin eztabaidatu.