Estatu mailako sindikatuek Nafarroako Hezkuntza Departamentuak irakasleen oposizioetan ingelesa eskatzeko proposamenari uko egin diote

2021/05/05
LABek eta ELAk Hezkuntza departamentuari eskatzen diote PAI programa bertan behera uzteko eta Hizkuntzen Tratamendu Integraturako programa bat ezartzeko, ikastetxe bakoitzean (dituzten hizkuntza-ereduen arabera) hizkuntzetan ikasitakoak beste hizkuntza ikasgaietan eragin positiboa izan dezan.

Apirilaren 29an egin zen Estatuko Hezkuntzako Mahai Sektorialean, ANPE izan ezik, bertan zeuden sindikatuek, ELA, STE, UGT, CCOO, CSIF eta CIG, erabat baztertu zuten Nafarroako Gobernuaren proposamena, hau da, hautaketa-prozeduretan atzerriko hizkuntzen ezagutza egiaztatzea. Sindikatu horiek, aldi berean, deitoratu egin zituzten atzerriko hizkuntzetan ikasteko beste autonomia-erkidego batzuetan dauden programak, PAIren antzekoak, honako arrazoi hauengatik:

  • Hizkuntzaren ikaskuntzaren hobekuntza frogatzen ez dutelako, eta atzerriko hizkuntzan irakasten diren ikasgaietan beharrezko gaitasunak lortzen ez dituzten ikasleen artean desberdintasuna sortzen dutelako (UGT)
  • Hezkuntza-sistemaren kalitatea eta ekitatea hobetzen ez dituelako, eta lehen eta bigarren kategoriako irakasleak eta ikastetxeak sortzen dituelako (CCOO)
  • Funtzionatzen ez duen elebitasun-eredua delako (CSIF).

LAB eta ELA sindikatuak, irakasle jeneralisten eta bigarren hezkuntzako arloetako irakasleen hautaketa-prozeduretan atzerriko hizkuntzak ezagutzeko eskakizun horrek Gimeno kontseilariak aspalditik ezbaian dagoen PAI programa sendotu nahi duela baieztapenarekin bat gatoz, Castejongo ikastetxean programa bertan behera gelditzeak (Nafarroako sindikatu guztien babesarekin) erakutsi duen bezala. Ikasleentzat kaltegarria izan gabe, atzerriko hizkuntza ikas baitaiteke, munduko gainerako herrialdeetan egiten den bezala, beste ikasgaietan gaitasun gutxiago eskuratu gabe eta zailtasunak dituzten ikasleak bereizi gabe.
Justizia soziala eta hezkuntza-kalitatearen kontua da hau, ez afera politikoa.
Gainera, Hezkuntza Departamentuak eskaera hori egin du informazioa sindikatuekin partekatu gabe, hainbat aukera izan dituelarik orain arte izandako bilera eta Mahai Sektorialetan. Ez dugu ahaztu behar Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak ezezkoa eman ziola proposamen horri 2018an.
LABek eta ELAk lanean jarraituko dugu derrigorrezko hezkuntzaren lehentasuna izan dadin ikasle guztiek arrakasta lortzea aniztasunari erantzunez, inor bidean utzi gabe. Nafarroako ikasleek helburu hori izango duen hizkuntzak ikasteko eredu bat behar dute, eta hizkuntzen tratamendu integratua bermatuko duena, bertako eta atzerriko hizkuntzen ezagutza egokia sustatuz.
Horregatik guztiagatik, Hezkuntza departamentuari eskatzen diogu PAI programa bertan behera uzteko eta Hizkuntzen Tratamendu Integraturako programa bat ezartzeko, ikastetxe bakoitzean (dituzten hizkuntza-ereduen arabera) hizkuntzetan ikasitakoak beste hizkuntza ikasgaietan eragin positiboa izan dezan.
Programa hori, hezkuntza-eragile guztiekin adostu beharko da, batez ere sindikatuekin, irakasleak gaian adituak direlako eta beraien lan-baldintzetan duen eragina kontuan hartu behar delako.