Nafarroako Hezkuntza departamentuak 2020ko EPErako iragarri dituen plazak berriz eskasak dira

2019/10/25
Ezin dugu egungo behin-behinekotasun tasa alde batera utzi; Hezkuntzan, %8ra jaitsi beharrean (hala sinatu zuten hezkuntza itunean beste sindikatuek gobernuarekin) %37ra igo da

Alde batetik, ELAk askotan salatu du aurkezten diren erreposizio EPEak ez direla batere nahikoak, eta erreposizio kontzeptu bera iruzurra dela. Iaz, Kontuen Ganberak txosten bat argitaratu zuen non argi ikusten zen Nafarroako Administrazioan 3.000 lanpostu baino gehiago suntsitu egin zirela. 

Ezin dugu egungo behin-behinekotasun tasa alde batera utzi; Hezkuntzan, %8ra jaitsi beharrean (hala sinatu zuten hezkuntza itunean beste sindikatuek gobernuarekin) %37ra igo da.  

Ez dugu ulertzen aurreko gobernuak egin zuen lanpostu beharren analisia eta gobernu berriak egin duenaren arteko desfasea. Azken honek dio ez zegoela arrazoitua espezialitateen arteko 155 plaza eskaintzea. Horregatik, orain beste banaketa bat egitea edota batzuk ez ateratzea erabaki dute. Urteak daramatzagu exijitzen beharren analisia, gero lanpostuak eskaintzeko, publikoa, gardena eta koherentea izan behar duela. 

Enplegu eskaintza publiko honetarako eman dituzten zenbakiaren barruan, 337 egonkortzeko lanpostuak (interinitatea benetan jaisten duten bakarrak) oso eskasak dira. Edozein plaza banaketa beraz, ezin da negoziagarria izan, ez batitu inondik inora ditugun beharrak asetzen. 

Jokabide honek irakaslegoaren lan baldintzak prekarizatzea eta hezkuntza publikoaren kalitatea okertzea dakartza. Iragarritako EPEa oso eskasa baita pairatzen dugun behin-behinekotaun lotsagarria jaisteko. Nafarroan negoziatuko diren EPE masiboak behar ditugu, baina orain arte gobernuak Madrildik agintzen zaiona besterik ez du egin, Nafarroako hezkuntza publikoak behar duenetik oso urrun alegia.

 

EPE 2020 Ikasketa Ertainak - Behin-betiko eskaintza: