GIZARTE EKIMENA

Itunpeko irakasleak ez kaleratzeko eskatu du ELAk

2026/05/14
Itunpeko irakasleak ez kaleratzeko eskatu du ELAk
Elkarretaratzean ratioak jaistea, lanpostua galtzen dutenak birkokatzea eta ikastordu gutxiago dituen Nafarroako Lan-Hitzarmena aldarrikatu dituzte.

2026-2027 ikasturtean itunpeko sare pribatuan Haur Hezkuntzako 14 unitate murrizteko Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakiaren aurrean, ELAk Gimeno kontseilariari eta bere bazkideei ohartarazi die 14 lanpostu amildegian daudela.

Gobernatzen dutenek eta sostengatzen dituzten alderdiek egunak daramatzate arazoa konponduko duen akordio bat iragartzen, oraindik gauzatu ez dena, gaur Nafarroako parlamentuan eskuinaren lege bat eztabaidatzen den bitartean.

Exekutiboa bere eskuetan duenaren erantzukizuna eskatzen dugu, eta batzuetan ahaztu egiten den gatazkaren zati batetik egiten dugu: sektoreko langileengandik, hainbeste interes politiko, ekonomiko, eragin sozial eta boteredunen artean.

ELAtik eskatzen dugu edozein akordio edo legek neurri hauek jaso behar dituela, eta neurri horiekin gobernuari baina baita patronalari ere eskatzen dizkiogula:

- ratioak jaistea, jaiotza-tasa txikia aprobetxatuz irakaskuntzaren eta enpleguaren kalitatea hobetzeko aukera gisa.

- ikasturte honetan eta hurrengoetan ikastetxe batean lanpostua galtzen duten langile guztiak birkokatzeko akordioa.

- Eskola-ordu gutxiagoko Nafarroako lan-hitzarmena, arazo honetan lagunduko luketen dozenaka lanpostu berri sortuko liratekeelako.