Lanbide heziketa euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute LAB, Steilas eta ELAk Nafarroako Gobernuaren aurrean

2021/11/23
Ia ez dago aukerarik Goi Mailako Heziketa Zikloetan ikasketak euskaraz egiteko, eta Hezkuntza Departamentuakaurtengo irakasleen erkidego-mailako lekualdatzean euskarazko zikloren bat ematen den ikastetxeetan, plantilla organikoan ia ez dira euskarazko plazak aurreikusten

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok urteak daramatzagu salatzen ikasle euskaldunek ez dutela ia aukerarik Goi Mailako Heziketa Zikloetan ikasketak euskaraz egiteko; izan ere, gaur egun, goi-mailako sei Heziketa Ziklo baino ez dira eskaintzen euskaraz Nafarroa osoan.

Egoera hau hobera egin beharrean, aurtengo irakasleen erkidego-mailako lekualdatzean euskarazko zikloren bat ematen den ikastetxeetan, plantilla organikoan ia ez dira euskarazko plazak aurreikusten. Hare eta gehiago, irizpide-aldaketa larria aurkitu dugu zenbait plazetan, irakasleei eskatzen zaien hizkuntza perfila, orain gaztelania da euskara beharrean.

Aurreko dena kontutan hartuta, beste behin, planifikazio negargarri baten ondorio baino ezin duela izan uste dugu edo akaso, eremu euskalduneko ikastetxe bati euskarazko plazarik ez emateko beste arrazoiren bat egongo da, ulertzen ez duguna. Bitartean ikasle euskaldunak kaltetuak.

 

Irakurri dokumentua