Mahai Orokorraren azken berriak.

2019/09/20

-2020ko EPEa: 2019 urteari dagokion erreposizio edo birjartze tasari dagozkion 725 plaza
iragarri dira. ELAtik kopuru hau negatiboki baloratzen dugu eskasa izateagatik,
behin-behineko tasa altuarekin bukatuko duten EPE masiboak eskatuz (Nafarroa da tasa
altuena duen erkidegoa, %37koa). Gogorarazi diegu Kontuen Ganberak txosten bat
igorri zuela azaleratuz azken 5 urteetan Foru Administrazioan 3.000 lanpostu baina
gehiago suntsitu zirela. Ondorioz %100ko birjartze tasaz hitz egitea 725 plazekin
eskandalugarria da, are gehiago jakinik 11.000 pertsonek behin-behinekotasunean lan
egiten dutela oraindik.


-JAIOTZE, ADOPZIO ETA HARRERAGATIKO BAIMENAK: Funtzio Publikoak iragarri
du berehala onartuko duela Dekretu bat gai honen inguruan. Dekretua onartzen denetik
aurrera gurasoek, biek, 17 asteko baimenaz disfrutatu ahal izango dute. Lehenengo 6ak
jarraian amatasun baimenak irauten duen bitartean edo bukatu bezain pronto, eta
gainerakoak, 17ak osatu arte, zatika edo jarraian umeak 12 hilabete betetzen dituen arte.
Dekretu hau onartzen den bitartean, baimenaren iraupena 16 astetakoa da, 8 asteko bi
epeetan disfrutatu beharrekoak. Epe hauetako bakoitza jarraian disfrutatu behar da,
lehena amatasun baimenak irauten duen bitartean edo bukatu bezain pronto, eta
bigarrena umeak 12 hilabete bete aurretik. ELAk eskatzen du ekiparazioa erreala izan
dadila, horretarako beharrezkoak diren neurriak inplementatuz, lanpostuen erreserba
adibidez esleipenak egiten direnean (Hezkuntzan esaterako). Laktantzia eskubidea
disfrutatzeko aukera ere eskatzen da, beste gurasoak disfrutatuko ez duela justifikatu
behar izan gabe, izan ere orain eskubide hau indibiduala da, bi gurasoena.


-KONTRATATUTAKO PERTSONALAREN ERREGIMEN JURIDIKOA:
-Gradua: jakinarazi digute arazoa gainditu nahi dutela eta jakin zein den gure
proposamena. ELAtik adierazi dugu oso ongi dakitela beraiek zein den gure
proposamena eta gaia Mahai Orokor honetara ez eramatea kontua atzeratzea dela.
Graduaren berehalako ordainketa eskatzen dugu, atzeraeraginkortasunarekin, eta formakuntza
egiten ari direnei ere ordaintzea, egiten ari diren formakuntza mailari dagokiona.


-IRAKASLEEI KONTRATUA UDAKO HILABETEETARA LUZATZEA: gaiari buruz
galdetu dugu eta esan digute ezin dutela aurreratu luzapena egin ahal izango den edo
ez, aztertu behar dutelako.