HEZKUNTZA NAFARROA

Sindikatu guztiek eskola jardunaldiari buruzko foru agindua bertan behera uzteko eskatu diote Gobernuari

2023/11/03

Hezkuntza Departamentuak prestatutako aginduak lanaldi zatitua ezartzen du, egungo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen %84en lanaldia aldatuz. Gainera, lanaldi mota aldatzeko prozesuak, beste ezein prozesutan eskatzen diren gehiengoak baino askoz altuagoak ezartzen ditu eta irakasleen botoa aholku emaile gisa hartzen da, eta ez lotesle gisa.

SINDIKATUEN ADIERAZPENA