Zer da ELA? Gure nortasuna. Nafarroako Hezkuntza Publikoko langileekin lanean.

2019/02/19
Ezaugarri ekonomiko, soziokultural eta politikoak azkar aldatzen ari dira, beraz erronka sozialak ezrberdinak dira. Inguru globalizatu batean, modu malguan egokitzeko ahalmenak konpetentzia ugari behar ditu, eta irakaslegoari gero eta gehiago eskatzen zaigu. Arazoa ez da lan-baldintzak ez direla hobetu, baizik eta txarrera joan direla krisiaren aitzakiaz. Baldintza horien artean, eros-ahalmenean ezin justifikatuzko inboluzio garbia jasan dugu, elite ekonomikoak eta beren komunikabideak egoera hau normalizatzen saiatzen diren arren. Gure helburua hori agerian uztea da, errealitatea aldatu ahal izateko. Hortaz, zuen eskaerak entzun eta erraztu nahian, txosten laburra aurkeztu nahi dizuegu, honako eduki hauekin: ELA zer den, gure balioak, nola lan egiten dugun, eta zeintzuk diren gure lan-ildoak. Garena, zurekin gara. ZUREKIN GOAZ

1. Zer da ELA?

  • ELAk 100 urte baino gehiagoko historia eta lana duen klase sindikatua da
  • ELA hezkuntza publikoaren alde lan egiten duen sindikatua da.
  • ELA kontrabotere sindikatua da; ez gaude inolako botere politikoren menpe, langileentzat eta lagileekin gaude.
  • ELA sindikatu sozialista da: ELAk aberastasunaren banaketa justua eta kalitateko zerbitzu publikoak defendatzen ditu. Nafarroan aberastasuna sortzen den arren, Europarekin konparatuz, Hezkuntzan egiten den inbertsioa azken postuetan dago.
  • ELA sindikatu abertzalea da.
  • ELA sindikatu inklusiboa da: aniztasunak aberastu eta indartzen gaitu. ELAk gizartean dauden pertsona guztiak integratzen ditu  haien lana, estatus ekonomikoa, jatorria, etab kontutan hartu gabe.
  • ELAren egitura sendoa organo konfederal, lanbide-federazio eta eskualde-batasunetan artikulatzen da. ELA hirugarren indarra da Nafarroan (UGTren atzetik eta CCOOetik oso gertu) eta lehenengoa EAEn, 100.000 afiliatuekin.
  • ELA Irakaskuntza Nafarroak Mahai Sektorialean presentzia du etengabeko hazkundearekin.

 

2. Gure nortasuna:

  • Autonomia ekonomikoa: autofinantzatzen den sindikatu bakarra da, bere afiliazioarengandik %92,63a eskuratzen du, ez du hipotekarik eta 1976. urtean sortutako erresistentzia kutxa du.
  • Autonomia politikoa: gure erabakiak irakaslegoari lotuta daude, gobernuan edonor dagoelarik ere.
  • Euskal Herrian erabakiak hartzeko marko propioa defendatzen dugu.
  • Koherentzia; arrazoi honengatik ELA izan zen Mahai Sektorialeko sindikatu bakarra hezkuntza ituna sinatu ez zuena, jakinda teknikoki ezin zela defendatu eta gainera edukia oso eskasa zuela (murrizketak ere ez ziren leheneratzen.)
  • Elkartasuna; ELA klase sindikatu bat da eta, hortaz, pertsona guztiak defendatzen ditu.
  • Zerbitzu bokazioa; gure interes nagusia irakasleria da. Aholkatu, defendatu eta lan egiten dugu gure lan balditzak hobetzeko.

 

3. Nola lan egiten du ELAk?

  • ELA Irakaskuntzak informazioa eskaintzen du eta irakasleriaren proposamen eta ekimenei erantzuten die. Hau gure lanaren oinarria da, hortaz, bai afiliatuen eta ez afiliatuak direnen ekarpenak, zalantzak eta ezinegonak eskertzen ditugu; azken finean, haien ikuspegia gurekin parteka dezatela.
  • ELA  Mahai Orokorrean eta Sektorialetan administrazio publikoko langileen interes eta lan baldintzak hobetzeko lan egiten duen klase sindikatua da. Horrez gain, hezkuntzara bideratutako BPGaren inbertsioaren igoera aldarrikatzen du.
  • Irakaskuntza publikoaren arloan, irakasleriaren lan baldintzak hobetzeko lan egiten du aldarrikapen, mobilizazio, Mahai Sektorialeko negoziazio eta judizializazioren bidez beste bide batzuk eraginkorrak ez direnean.
  • Gaur egun hezkuntza publikoak dituen arazoak gobernuek hartutako politika neoliberalek eragindako zerbitzu publikoen deskapitalizazioaren ondorio dira. ELAk errealitate hau agerian jartzeko eta aldatzeko lan egiten du. Horretarako ELAk Irakaskuntza Publikoaren eta bere irakasleriaren balioa, ongizate-estatuaren pilare direla erakusten du.

ELAk lan eta administrazio arloko beharrei erantzuteko aholkularitza eta banakako laguntza eskeintzen du. Aholkularitza juridikoa ere ematen du.