Administrazioko langileen lan bateragarritasuna

2014/10/14
Administrazioko edozein lagileek, nahiz murriztuan edo jardunaldi osoan egon, beste jarduera batean aritzeko, bateragarritasun eskaera luzatu behar dio Hezkuntza Sailari

Orain arte, lanaldi murriztuetan batez ere, nahiz eta bigarren edo hirugarren jarduera batean aritu, administrazioak ez du eskurik hartu, baina aurten berriz, Eusko Jaurlaritzatik egoera hau erregulatzeko eskutitzak bidaltzen ari da. Bertan, Euskal Funtzio Publikoari Buruzko Legeko 74.artikuluko bigarren atala aipatzen duelarik:

“Sekto publikoan edo pribatuan beste lan edo jardunen batean aritu ahal izateko, berariazko egokitasun-baimena eman beharko da beti aurretik eta hori, indarrean dauden legeek hori ohartemandako kasuetan bakarrik eta arauz ezarriko den prozeduraren arabera emango da.”

Beraz, gutun hori jaso dutenek eta jaso ez dutenek ere, administrazioan lan egiteaz gain, bigarren edo hirugarren jardueraren batean badaude (arlo publikoan edo pribatuan eta lanaldi osoan edo murriztuan)  bateragarritasun ziurtagiria eskatu behar dute.

Bateraezintasunaren legea 1984koa da eta oso zaharkitua dago, beraz, oso kasu gutxitan onartzen du bateragarritasun eskubidea: ikerketa arlorako zuzendutako kasuak (unibertsitate eta osasun arloari lotuak gehienak) eta sektore publiko kulturalean aritzekoak.

Behin bateragarritasuna eskatu eta onartua ez bada, bietako lan bat uztea derrigorrezkoa izango da. Jarduerak batera egiteko eskabidea aurkeztu ezean, zigor espedienteak edota falta oso larriari dagokion zigorrak ezarriko dira: (Euskal Funtzio Publikoari Buruzko Legeko 82. artikulua.)

“Funtzionarioek dituzten eginbeharrak eta eginkizunak ez betetzea hutsegite izango da eta lege honetan ohartematen diren zigorrak ezartzea ekarriko du.”

Eskutitza jasotzen denetik, 15 eguneko epea ematen da Hezkuntza Sailari Gizarte Segurantzan beste enpresa batean alta egotearen zergatia argitzeko.

Zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Jaitsi informatzena hemen klik eginez