Informatzen Heziketa Berezia Batzorde Parekidea

2014/10/14
Jakin badakizue, iaztik daramagula sektorean kezkatzen gaituzten hainbat gairi ireera eman nahiean. Joan den ikasturtearen haseran Batzorde parekidean aurkeztu genituen hainbat gai eta bakar batzuei irteera eman badiogu ere, gehienak oraindik argitzeko daude. Guk, ez dugu etsiko eta berriro eskatu dugu Batzorde Parekidea lehenbailehen bil dadin. Seguraski datorren Urriaren 16an Batzorde Parekide bat edukiko dugu eta dagoeneko Lakuara bidali dugu ze gai nahi ditugun bertan aztertu eta adostea. Hona hemen, mahai parekideko gai zerrendan sartzeko ELA-ren eskutik igorritako proposamenak:
  • Gorbeialde c.e.e.-en igerilekuaren plaza.
      • Lanpostuaren berezitasuna kontutan izanda, ordezkogaiak, lanpostuari uko egin ahal izatea, honek zerrendetatik ateratzea suposatu gabe.
  • Jangela:
      • Gure menuaren kostua, nominan txertatzea. Langileak aukera dezala katering zenbitzua kontratatu edo janaria etxetik eraman.

      • Lanaldi murriztuan, bazkaltzeko denbora konputatzea (22,5min), beti ere, lanaldiak jangela garaiaren bat egiten badu.

  • Garraioa: ratioak, aingurak nork jarri,...zehaztu
  • Transkribatzaile lanpostua osatzeko irizpideak (zerrendak irekiko balira, nork izango lukeen lehentasuna....).
  • Berritzegune nagusian, Heziketa Bereziko talde multidisziplinar bat sortu da. Bertan HLE baten figura ordezkatzen duen langile bat egotea.
  • Prest-Gara-n Heziketa Bereziko langileentzat, ikastaro aukera zabaltzea.
  • Zonifikazioa: lanpostuak lurraldeka aukeratu beharrean, zonaldeka aukeratu ahal izatea . (sukalde eta garbiketako kolektiboan daukaten moduan).
  • Edoskitze denboraren finkapena (gaur egun finkaturik gabe dago).
  • Heziketa Bereziko ikasleari ematen zaizkion errekurtsoen berri jartzen duen dokumentua, HLE-ak ere bere esku izatea.
  • Heziketa Bereziko haurraren menuaren kostua aztergai.
  • Itinerantziak
  • HLE ikaslearen eskola aldaketak HLE-gan eragina.
  • Errelebo kontratua
  • Zeinu Hizkuntzako Interpreteen artean ematen ari den egoera.
  • Bergarako San Martin eskolan ematen ari diren egoerak.

Gai hauetakoren batean interes berezia baduzu eta eskaeraren zehaztasunak jakin nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan. Bide batez, zure iritzi eta iradokizunak ere jakin nahiko genituzke. Honetarako jar zaitez zure eskualdeko irakaskuntzako arduradunarekin harremaneta.

Jaitsi Informatzena hemen klik eginez