4. hizkuntz eskakizuna prestatzeko ikastaroak
Behin-behineko zerrenda, baimendutako eta bazter utzitako eskaerak
Deialdi hau 2018-2019 ikasturterako egingo den bakarra da.
Ikastaro honen bidez 64/2008 Dekretuaren eranskinean azaltzen den C2 mailako gaitasunak lortze alderako prestakuntza eskainiko da.
Ikastaro modalitate bi egongo dira: aurrez aurrekoa euskaltegian eta autoikaskuntza bidezkoa.
- Ebazpena, 2018ko maiatzaren 2koa. 4HE prestatzeko ikastaroen gaineko berezitasunak ebazpenaren 10. oinarrian daude jasota.
- Eskaera egiteko inprimakia. Eskaera zerbitzu-erakundean erregistratu behar da.
- Eskaera egiteko epea: 2018ko maiatzaren 15etik 29ra bitartean, biak barne.
- Eskaerak onartzeko BALDINTZAK ETA BEREZITASUNAK:
- Eskatzaileak 3HE egiaztatuta edo horren baliokidetza erregistratuta izan behar du, eta bere lanpostuaren hizkuntza eskakizunak 3.a edo 4.a izan behar du.
- Lanpostuaren hizkuntza eskakizuna 1.a edo 2.a den kasuetan langileek gutxienez unibertsitate-diplomatuak izan behar dute, eta 3HE egiaztatuta izan behar dute.
Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko baldintzak betetzen dituztenek ere parte hartu ahal izango dute 4HEko ikastaroetan.
Euskarazko hizkuntza prestakuntza lanorduetan jasotzeko baimenak ematerakoan, Osakidetzak 4/2018 Jarraibideetan ezarritako irizpideak aplikatuko ditu.