EPE Osakidetza 16/17: Azterketen emaitzen argitalpena.

2019ko azaroaren 15, 16 eta 17an egin diren probei dagokienez (2016-17ko EPEko Fak. Esp. Medikuen ezagutza espezifikoei eta Biologo Fakultatibo Teknikariei buruzko deialdiak), Osakidetzak jakinarazi du azterketen emaitzak 2019ko azaroaren 18an argitaratu direla Osakidetzaren webgunean, azterketen koadernotxoekin eta erantzun zuzenen txantiloiekin batera.

Azterketen emaitzak ikusteko, sakatu "kontsulta pertsonalizatuak"-an eta identifikatu NAN eta pasahitzaren bidez.

Aipatu ebazpenen aurka erreklamazioak aurkezteko epea: azaroaren 19tik abenduaren 2ra, biak barne. Epe hori bakar-bakarrik da hautaketa-probetako emaitzen aurka erreklamazioak aurkezteko. Epe horretan ez da baldintzak eta merituak egiaztatzeko dokumentaziorik aurkeztu behar.

Sakatu hemen erreklamazio eredua deskargatzeko.