EPE OSAKIDETZA 2016/2017 OINARRI OROKORRAK
OINARRI OROKORRAK
LANPOSTUAK ZEHAZTEKO IRIZPIDEAK
ARGIBIDE JAKINGARRIAK
Gure Ikastaroak:
-
Aurreko deialdietan bezala, ELAtik EPEa prestatzeko ikastaroak antolatzen ari gara. Izena emateko epea abenduaren 15ean amaitu zen. Onarri Espezifikoak argitaratzen direnean eta oposaketa fasearen inguruabar guztiak ezagutzen ditugunean, ikastaroen behin-betiko edukia zehaztuko dugu (edukia, iraupena eta prezioa) eta jarraian izena eman duzuen guztiekin jarriko gara harremanetan zehaztazun guztien berri emateko, hasiera data barne.
Osakidetzaren EPE 2016/2017rako web-orria
Epeak:
- Eskaerak ezin izango dira aurkertuko, EHAAn Oinarri Ezarritakoak argitaratu arte. Izangaiek hilabete bateko (1) epea izango dute, eskaera aurkezteko eta inskripzio-eskubideak ordaintzeko, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea azken eguneko 14:00etan amaituko da. Salbuespen gisa, deialdiaren ezaugarriek hala eskatzen badute, hilabete bateko epe hori luza daiteke oinarri espezifikoak jasotzen dituen ebazpenean zehaztutako eperaino.
Eskaerak:
- Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Internet bidez egin beharko dute, Osakidetzaren webgunean dagoen eredua betez. Hona hemen helbidea: www.osakidetza.euskadi.net
- Salbuespenez, ondoko tokietan eskabidea aurkezteko egokituko diren lekuetara joanda egin ahal izango da:
– Bilbao.
– Donostia / San Sebastián.
– Vitoria-Gasteiz.
eta horiek zehatz-mehatz non dauden komunikabideetan eta Osakidetzaren webgunean jakinaraziko da.
- Internet bidezko eskabidea Eusko Jaurlaritzako KZgune zentro publikoetan bete daiteke. KZgune zentroen zerrenda helbide honetan kontsultatu ahal da: www.kzgunea.net
- Prozesuan onartua izateko beharrezkoa da eskabidea epearen barruan eta behar bezala aurkeztea, aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan, bai eta inskripzio-eskubideak ordainduta izatea ere.
Inskripzio-eskubideak ordaintzea:
- Inskripzio-eskubideak ordaindu beharko dira erakunde laguntzaile hauetakoren batean eskabideak aurkezteko epearen barruan: Kutxabank, Euskadi Kutxa/Caja Laboral, La Caixa eta BBVA. Erakunde horietako sukurtsal batean ordaintzea aukeratuz gero, eskabidearen inprimakia finantza erakunde laguntzailean aurkeztu beharko da, eta sukurtsalak, dirua sartu ondoren, mekanikoki baliozkotuko du eskabidea.
- Internet bidez ordainduz gero, eskabidean bete beharko dira inskripzio-eskubideen ordainketari dagozkion atalak.
- Eskabidea betetzerakoan inskripzio-eskubideei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko da, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoak jasotzen dituen ebazpenean ezarritakoaren arabera eta gai horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Inskripzio-eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barnean ordaindu ezean, izangaia prozesutik kanpo geratuko da. Aurrekoa gorabehera, izangaiak zuzendu ahalko du ordaindutako diru-kopuruen gaineko akatsa, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen duen Ebazpenaren 11.1 oinarrian jasotzen den erreklamazioa aurkezteko epearen azken egunera arte.