Lekuakdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra

Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra lanpostuak betetzeko sistema bat da, Osakidetzako langile finkoen eta Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finkoen mugikortasunerako eskubidea bermatzen duena, kategoria/lanpostu funtzional beraren barruan destinoz aldatzeko, publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Lehiaketak PROZESU BIKOITZA du:
PROZESU OROKORRA: deialdi bakarra da, eta EHAAn argitaratzen da. Bertan, pertsonek modu iraunkorrean eta elektronikoan egin dezakete eskabidea, merezimenduak erregistratu ditzakete eta Osakidetzaren egiturako edozein destino aukeratu dezakete, une horretan hutsik egon edo ez..
ZIKLOA: urtean bitan ziklo baterako deialdia egingo da, eta bertan adieraziko da, EHAAn argitaratutako Ebazpen bidez, zein diren ziklo jakin horretan deitzen diren plaza zehatzak, eta epea emango da eskabidea egin edo aldatu ahal izateko.
Ziklo zehatz bakoitzean, prozesu orokorreko eskaerak sartuko dira, baldin eta ziklo jakin horrek eskabidean hautatu den destinoren bat eskaintzen badu.   Lehiaketaren web orrira joan