TUED nazioarteko sindikatuen sareko partaide da ELA

2019/02/21
Sektore anitzek osaturiko ekimen globala da TUED (Trade Union for Energy Democracy, ingeleseko singletan) eta helburuen artean ditu energiaren kontrol demokratikorantz egitea, eta krisi klimatikoa, pobrezia energetikoa, eta lurra eta pertsonen suntsiketari aurre egiteko alternatibak bultzatzea. Baita langileen babes eta eskubideei eginiko erasoei erantzutea ere. 21 herrialdetako 72 sindikatu eta eragile gara eta hemendik aurrera mundu mailako ekimen honen jarduera eta kanpainetan parte hartuko dugu.

Klima eta energia emergentzia bati aurre egiten behar diogu, eta honi planeta krisi baten ondorioak gehitu behar zaizkio. Energia fosilen erabileraren hazkundeak planetaren mugak ezbaian jartzen ditu, emisioak eta kutsadura maila kezkagarrietara iristen ari direlako. dituelako. Horrek osasunari eta milioika pertsonen bizi kalitateari eragiten die.

Energia fosilen korporazioen botereak ia ezinezkoa egin du langileen eta komunitateen osasuna eta segurtasuna babestea, eta sindikatuen ordezkaritza mundu osoan erasopean dago. Urtero energia gehiago sortzen den arren, pobrezia energetikoak oraindik ere arazo larria izaten jarraitzen du: 2,6 mila milioi pertsonek, munduko biztanleriaren %20ak, ez du elektrizitaterik.

Bistakoa da sistema energetiko justu eta iraunkor baterako trantsizioa langile, komunitate eta arlo publikoaren mesederako botere aldaketa erabakigarria abiapuntu hartuta bakarrik egin daiteke. Proiektuaren helburuak hauek dira:

  • Demokrazia energetikoaren aldeko komunitate sindikal bat eraikitzen eta indartzen laguntzea. TUED plataforma bat da, sektore eta herrialde guztietako sindikatuek krisi klimatikoari, lurrak husteari, pobrezia energetikoari eta erregai fosilek sortutako kutsadurari konponbide errealak eztabaidatu, garatu eta susta ditzaten. Sindikatuak irtenbideak eraiki ditzaketen langileen eta komunitateen indarra areagotuz eta gizarte eta ingurumen justizian aurrera eginez.

  • Eragin handiko hezkuntza-materialak garatzea, buletin elektronikoa banatzea eta gai energetiko eta klimatikoen analisi partekatua sortzen laguntzeko eztabaida sustatzen duten lan-bileretara deitzea.

  • Demokrazia energetikoaren aldeko lan-plana sindikatuen borrokekin eta kanpainekin lotzea, kideen parte-hartze zabala sustatzeko, langileen boterea handitzeko eta antzeko helburuak dituzten mugimenduei elkartasuna adierazteko.